john james audubon: maitasuna, heriotza eta pintura istorio bat
irudia
Munduko hegazti margolaririk ezagunena ehiztari sutsua zen. Berak zioen moduan, . Ondoren, alanbreekin, hegaztia jarrera egokian jarri, eta “natura hil” horiek marrazten zituen. Hegaztiei eraztunak jartzen lehena izan zen, eta, modu horretan, hegaztien migrazioei buruzko ikerketa baliotsuak egin zituen. Txorien maitalea zen. Maitale eta hiltzaile. . Herrialdeko txori espezie guztiak pintatzeko asmoz, bidaia ugari egin zuen pinturak eta eskopetak bizkarrean hartuta. 1826an Ingalaterrara eginiko bidaia batetan, bere marrazki tekniken berri eman zien hainbat ikertzaileri. Ikasle horien artean, Charles Dickens zegoen. Frantziako kapitain baten sasikumea, Haitin jaio, Frantzian hazi, eta, guda napoleonikoetatik ihes, AEBra jo zuen. Audubonen biografia gora-beheratsua kontatzeko tarterik ez dugu hemen. Haren txori ilustrazioez gozatzeko gonbidapena besterik ez da hau. Birds of America liburua ornitologoen biblia modukoa izateaz gain, ia bi mende beranduago, oraindik ere aho bete hortz uzten gaituzten ilustrazioez beteta dago.