audio
hurrengoa

Mina Tindle

Mina Tindle

Paristik dator Mina Tindle. 2012an argitaratuko duen estudioko lehen lanaren aurrerapena da hau. Folk poetiko eta akustikoa lantzen du, eta samplerrekin apaintzen du. Erraz sartzen eta gainetik kentzen zaila den “To Carry many small things” da bere single nagusia. Baina bada momentu hoberik, batez ere, “Echoes” eta “Plein nord” kantuetan biluzten denean.

hurrengoa

Giranice

Giranice

Bandcamp-en aurkitu dugu Orioko Giranice taldearen diskoa. Post rock doinuak lantzen dituzte, abesti luzeak eta instrumentu asko dituztenak. Bost kantu hauetan intentsitate ezberdinak nahasten dira, “Rapid heart movement” doinuak erakusten duen bezala. Biolinak gidatuta lortzen dituzten soinu-paisaiek nortasun handia ematen diete.

hurrengoa

Triz3ps

Triz3ps

Javi Pezen itzulera organikoa da Triz3ps. Artifizioak alde batera utzi, eta hiruko taldea osatu du Alberto Boschekin eta Oriol Floresekin batera. Groove askoko soula da hemen aurkituko duzuna, “Trifünka” bezalako abestietan hazten dena. Arima, doinua, berotasuna eta emozioa lan berean bildu, eta, atzera begiratu beharrean, etorkizuna dantzan jartzeko kantuak dira.

hurrengoa

The hereafter

Supersweet

Lehen entzunalditik harrapatzen zaituen disko horietakoa da Supersweeten lehen lana. Chico Boom eta Señor No taldeetan aritutako musikariek osatzen duten banda honek 60ko hamarkadako doinuak eskaintzen dizkigu. Poparekin eta psikodeliarekin ere ausartu dira. Horren guztiaren emaitza, “Cross road” single izugarria da. Talde elektriko bezain ikaragarria.

hurrengoa

Grooo!!!

Porco Bravo

High energya eta rock n’rolla lizunkeriarekin nahasten direnean azaltzen da Porco Bravo. Barakaldoko taldeak lehen disko luzea aurkezten digu, Turbonegroren eraginetik aldendu gabe osatu dituzten kantuekin beteta datorrena. Eszenatokia erretzen duen talde horietakoa izanda, zuzenean ikusi beharreko banda da. Disko honi esker, haien abestiak kantatuko ditugu hurrengo emanaldian. Zikinak bezain maitagarriak.

hurrengoa

The Great Barrier

The Great Barrier

Lau abestik osatutako EPa grabatu du Uribe Kostako The Great Barrier taldeak. Estilo ugari nahasten dituzte beren abestietan, eta horren emaitza dira “Really” bezalako kantu koloretsuak. Folk eta pop doinuak nahasteko modu bitxia dute. Lehen lan honetan kutsu pertsonala duen “Come back!” misteriotsua nabarmentzen da, “When the loves goes fine” abestiaren baimenarekin.