industrialdeko txoria bezala argazkiak / photos: david aprea testua / text by: uxeta labrit
irudia
ordu pare bat
eta dozena erdi zigarreta
falta dira
zeruari eusten dioten uralita eta porlanezko teilatuetan
txoriak kantatzen hasi arte.

apenas lorik egin gabe ohetik jaiki
komunera joan
eta gaurkoa ere
egun gogorra izango dela susmatu dut
besapeak bizarra egiteko espraiaz busti ditudanean

kriminala krimenaren tokira itzultzen den moduan
itzultzen naiz ni tarteka
gauez
industrialdeko scalextri-an barna
kotxea gidatzera.

beranduago,
langabezi bulegoan sartu,
burua tente, harro, 26 urte kotizatuta,kaguendios!
eta mahaiaren bestaldean dagoenak
berriro esango dit
aurretik dudan denbora guztia niretzat dela.

biek dakigu, ordea,
beldurtuegi nagoela denbora hori aprobetxatzeko neguak amaierarik ote duen
ez dakien
industrialdeko txoria bezala.