paperpapers
hurrengoa

entzun 61

The baldek eta Entzunek lehendabizikoz kaleratzen dugu batera 61. zenbakia. Paperezko edizioa urtekari bihurtu zenetik, Durangoko Azokaren zain egoteko arrazoi nagusietakoa bihurtu da Entzun aldizkaria. Entzun osatzen duten 144 orrialdeetan barna murgiltzeko eta urteak eman dituen irudien eta pasadizoen errepasoa egiteko aukera izateaz gain, monografiko interesgarri eta sakonez eta elkarrizketa ugariz gozatzeko aukera dugu beste behin.

hurrengoa

bombástica naturalis

iban barrenetxea

Liburu batekin Euskadi Saria eta Bratislavako biurtekoa irabazten badituzu, ez da kasualitatea. Iban Basterretxeak argitaratu duen Bombastica Naturalis altxor bat da. Bombastusen asmakizunen mundu liluragarria eskuratzen digu Barrenetxeak, hain berezkoa duen marrazkera fin, landu eta zainduan. Ilustrazioa, gurean, ahuntzaren gauerdiko eztula izango ez balitz, Barrenetxearen liburua best seller bat izango litzateke.

hurrengoa

de rerum natura 4

zaldieroa

Xaxari eskaini dio Zaldieroak Berria egunkarian egunero argitaratzen dituen zinten laugarren bilduma. Zaldieroak estilo propioa lortu du, batetik marrazkeran eta eguneroko errealitatea ironiaz eta samurtasunez jorratzeko erakusten duen moldean, bestetik. Eguneroko zintak zukua duenean, eta zinta hori egitea lanik kostatzen ez zaiola dirudienean, ematen du aurrerapausoa sortzaile batek klasikoen Olinpora.

hurrengoa

etakideen ametsak

markos zapiain

Zerekin amesten dute euskal literaturan azaltzen diren etakideek? Saiakera batentzat abiapuntu originala denik ezin ukatu. Badakigu etakide fikziozkoak eta benetakoak ez direla igualak. Baina berdinak izan ezean, fikziozko etakideen aniztasun eta ezberdintasun maila errealitatean ere gertatzen dela susmatzen dugu. Ametsen mundua, errealitatea edo fikzioa den ere ez dakigun honetan, fikziozko etakideen ametsak benetako etakideen ametsetatik hain urrun ez daudela iruditzen zaigu.