bide bat basoan
Tetsuo Kondo arkitekto japoniarrak proiektu eder hau gauzatu zuen Estoniako hiriburutik 15 minutura dagoen Kadriorg basoan (Tallinen izan zen iaz Europako kultu hiriburua, baina, hori bazenekiten ezta?). Basoan barneratzen den bideak ikuspuntu
guztiz berri bat bizitzeko aukera ematen dio bisitariari, airean eraikitako 95 metroko luzera du, eta arbolen artean ibiltzeko parada liluragarria eskaintzen du.
wilco
Badira, lan berri bat kaleratzean edo biran ateratzen direnean, behin eta berriro gurera itzultzen diren taldeak. Kasu batzuetan, aspergarria izaten da agendetan haien izena berriro irakurtzea. Ez da hau kasua ordea. Wilco berriro dator bisitan, eta, izan ziren azkenen aldian utzi
zuten oroitzapenagatik, martxoaren 2an Kursaal aretoa lepo egongo dela aurreratzen dugu.
biblios
Ez da lehen aldia artelanetarako liburuak
lehengai gisa erabiltzen ikusten duguna. Naina
Guy Laramee artistak Biblios proiektuko hainbat
lanetan erakusten duen trebezia aipatzeko
modukoa iruditu zaigu. Mesedez, ez saiatu gauza
bera egiten e-book batekin.
land art
Walter Mason artistak, naturan barneratu, eta
topatzen dituen elementuekin akzio txikiak egiteko
eta horien irudia ateratzeko ohitura du. Arte mota
organiko honen adierazgarri nagusia, denboraren
igarotzeak “obretan” izaten duen eragin zuzen eta
azkarra da. Eta, hain zuzen ere, horregatik gustatzen zaigu hainbeste.
verdaderamente falso
Artxibo Historiko Probintzialak historia luzezabalean egin diren faltsifikazioei buruzko
erakusketa antolatu du. 200 piezatik gora
daude ikusgai, eta faltsifikazioa bere baitan
artea ere badela jabetzeko baliogarria izango
zaigu bertara eginiko bisita. Apirilaren 15era
arte Gasteizen.
maleta mexikarra
Robert Capa argazkilari mitikoaren maleta
bat azaldu zen Mexikon duela pare bat
urte. Barnean, kiribildurik, argazki negatibo
ugari. Maleta horretan azaldu diren argazki
“berriekin” erakusketa egin dute Bilboko
Arte Eder Museoan. Ekainaren 10a arte
izango ditugu ikusgai historiako gudaargazkilari
ezagunaren lanak.
oroimenaren topografiak
Azken 30 urteotan argazkiarekin eta bideoarekin
zerikusia izan duten artista entzutetsu ugariren
lana izango da erakusgai Bilboko Alhondigan.
Argazkilari horien begiradek ondoren etorri
direnen begiradan izan duten eragina aztertzen
du erakusketa honek. Apirilaren 15a arte.
tindersticks
Wilco taldeaz eta haien zuzenekoaz esandako guztia esan genezake Tinderstick-i buruz. Izena, kontzertuaren data eta eskenatokiaren diferentziagatik ez balitz, testuak aldagarriak direla esango genuke. Martxoaren 23an Victoria Eugenia antzokian. 2012ko martxoa Donostian
nekez ahaztuko dute musikazaleek.
stuttgartko liburutegi berria
Liburuekin eskultura bitxiak egin daitezkeela
erakutsi dizuegu. Liburuak gordetzeko ere,
edukiontzi liluragarriak eraiki daitezkeela erakutsi
digu Eun Young Yi arkitekto korearrak. Munduko
liburu guztiek gauza bera komentatzen dute:
“Oraintxe, ez bazaude Stuttgart-ko liburutegian…
ez zara inor”.
streetanatomy
Giza anatomiarekin maiteminduta zaudetenontzat goxoki bat. Gure azalak ezkutatzen dituen haragi, zain, hezur eta gainerakoak edozein tokitan “azaldu” daitezkeela erakusten duen webgune bitxia da Streetanatomy. Anatomiarekin zerikusia duen ia oro topatuko duzue han.