paperpapers
hurrengoa

egarri egunak portualdean

koldo izagirre

Historia unibertsala gurean kokatu du idazleak. Gure euskal hirian, gure portuan eta inguruan. Txakurrada Oreretako Teo gozotegiko kristalak hautsi eta pastelak lapurtzen etorri zait behin eta berriz irakurketa bitartean. Edo kalimotxoa asmatu zen garaia. Bizitzeko, ikasteko, borrokatzeko, sexua izateko poza, gogoa eta nahia
topatuko duzue hemen. Trago handitan hartuta. Erritmoa ere trago handitan doa eta idazkera sendo bezain natural honi esker idazleak literatura erakustaldia oparitzen digu.

hurrengoa

scott barberenaren bizitzako lehen pausoak

pako aristi/jose luis zumeta.

Haur literaturari ez diogu gehienetan jaramon handirik egiten. Aristik idatzi eta Zumetak ilustratu duen liburu honetatik gehien gustatu zaiguna zera izan da, normalean bilatzen denaren kontra, hau ez dela haurrak aitzaki gisa hartuta
helduen gozamenerako eginiko liburua. Ez. Haurrentzat egina dago. Eta hain zuzen ere, horregatik gozatzen dugu helduok. Aristiren ipuinak ikasgai ugari baina entretenigarriak eskaintzen ditu, eta Zumetaren margo koloretsuek haurrak abstrakziora hurbiltzeko bidea.

hurrengoa

plataforma

michel houellebecq

Frantziako idazlerik polemikoenetakoa izateaz gain, gizon azkar eta lotsagabea da Houellebecq. Bere hitzaldietan ez du inor epel uzten. Bere
idatzietan ez da inor libratzen. Ez eta bere burua ere. Jarrera adoretsua, bizi ditugun garai puritanotan. Plataforma liburuan sexua eta prostituzioa jorratzen ditu, eta, bide batez, gure mendebaldeko gizartearen gainbeheraren
analogia egiten du turismoa aitzaki hartuta. Liburua ez da nobedadea. Badakigu. Baina ondoren datorren komikiarekin zerikusia izateaz gain,
noiztik egiten ditugu guk nobedadeen komentarioak?

hurrengoa

pagando por ello

chester brown

Komikigile kanadiar ezagunak hautsak astindu ditu bere azken lanarekin. Neskalaguna utzi, amodioari bizkarra eman, eta sexua prostitutekin asetzearen
abantailak aldarrikatzen ditu bere lan original honetan. Prostitutekin oheratzearen sentsazio gazi gozoak, sexuagatik ordaintzearen kontraesanak, prostituzioaren alde egiten dituen aldarrikapenak polemikoak badira ere, lehen pertsonan idatzi
eta marrazturiko lan honek hausnarketarako bidea ematen du.