paperpapers
hurrengoa

HHhH

laurent binet

Laurent Binet-ek Goncourt saria irabazi zuen lehen liburu honekin. II. Mundu Gerran gertatutako pasarte izugarri batean dago oinarrituta: Gestapoko buru zen Heydrich-en hilketa txekiar erresistentziaren eskutik, eta gertakizun horrek ekarri zituen ondorioak. Historiaz eta eleberri baten idazketa prozesuaz hausnartzen du modu argi eta inteligentean Binetek. Narrazioak lehen orrialdetik harrapatzen
zaitu, eta idazketa prozesuaren kronikak hausnarketarako bide ematen du. Ezin zaio gehiago eskatu idazle baten lehendabiziko liburuari.

hurrengoa

kontakizunak

e.a. poe. itzultzailea koro navarro etxeberria

2000. urtean kaleratu ziren lehendabiziko aldiz Poe handiaren kontakizunak euskaraz. Hamabi urte beranduago, berriro argitaratu dira bostondarraren
ipuinak. Klasikoak euskaraz irakurtzeko aukerak zabaltzen direla beti da albiste ona. Poe-ren ipuinak euskaraz edo bizirik dagoen edozein hizkuntzatan irakurri ahal izatea Giza Eskubide Unibertsalen aldarrikapenean jasota egon
behar lukeen eskubidea da. “Usher etxearen hondamena”, “Bihotz salataria” edo “Putzua eta pendulua” berriro irakurtzea plazerra izan da.

hurrengoa

bola 8

daniel clowes

Daniel Clowes komikilari ezagunaren lanik mamitsuena da 8th ball. Egilea bera bere kaxa
argitaratzen hasi zen duela 23 urte. La Cupulak argitaratu duen bilduma honetan, haren ohiko
pertsonaiak eta unibertso bizarroak topatuko ditugu. Baina bereziki interesgarria iruditu
zaiguna bilduma beraren izaera fisikoa izan da. Liburu batean azaltzen diren elementu finko
eta, nolabait esatearren, administratiboak, oso modu originalean jorratu ditu. Idazlearen biografia, argitaletxearen datuak, eskubide-argibideak, inprentako datu teknikoak, barrakodea
eta abar... eduki gisa eta komiki formatuan erakusteko, talentu handia behar da.

hurrengoa

5 poeta donostiar

5 idazle donostiarrei poema liburu bana argitaratu die Huacanamo argitaletxeak. Compro Oro (Harkaitz Cano), Otra ciudad otra vida (Karmelo C. Iribarren), Quienes fuimos (Pablo Casares), Moscas en los Incunables (Michel Gaztanbide) eta Canciones que no fueron (Diego Vasallo) bildumetan poesiara hurbiltzeko bost modu ezberdin topatzen ditugun arren, apurka-apurka joango gara deskubritzen elkarren artean loturak eta amaraunak ehuntzen direla. Bost ahots desberdinek mundua irakurtzeko bost mapa ezberdin proposatzen dizkigute, eta, era berean, donostiar izateko bost modu erakusten dutela ere esatera ausartzen gara. Liburuen aurkezpenean, egileek poemak errezitatu zituzten. Aretoa lepo zegoen. Ez da seinale txarra.