ral y ez da ral x x10
irudia
Lan txukuna egiten dute gure herri eta hirietako horma zentsuratzaileek. Lan txukuna, asteburuko egunkarietako gehigarrietan etxe barruko estilistek proposatzen dizkiguten joerak jarraitzea bada asmoa, behintzat. Minimalismoa. Abstrakzioa, texturak, badakizue, blablabla guzti hori. Modu inkontzientean, ziurrenik, kale interbentzio berri bat egiten dute ezabatutakoaren gainean berriro margotzen dutenean. Utzikeriak eta alferkeriak inspiratutako titulurik gabeko obra hauek mezu ezabatzaileen “griskeriaren” lekuko gisa geratzen dira paretetan.

X10 kale artistak, bere azken lan honekin, paretetan gertatzen den “garbiketa grafikoa” salatzeaz gain, irtenbidea eskaini dio erakunde ofizialek aginduta gauzatzen den lardaskeria honi. Lan horretaz arduratzen direnek izaten ez duten ardura izan du, eta kasuan kasuko eta tokian tokiko kolore zuzena zein beharko lukeen utzi die idatzita “ezabatzaileei”. “Egindako
zuzenketak zerbaitetarako balioko zutela espero dut. Zuzendu ditzatela, mesedez, mihise lisoek ideiak aurrez baldintzatu gabe espazio horiek berriz betetzen laguntzen digute eta”.