paperpapers
hurrengoa

sacamantecas nuen aita

aitor arana. txalaparta

Sacamantecas izena askotan entzun dugu, baina ez dakigu legenda bat den, edo benetan esistitu ote zen pertsonaia. Liburu honek zalantza argitzen digu. Sacamantecasen hilketen narrazioak zuzenak eta lehorrak dira, labankada baten moduan. Errealitatetik abiatuta, fikzioa gehitzen dio Aitor Aranak Sacamantecasen alabaren istorioan barneratuz; alabak lehen pertsonan bizi izandako Sacamantecasen kontakizuna erantsi egiten dio istorio ofizialari. Entretenigarria, hasi eta erraz eta ziztu bizian irakurtzen den liburu horietako bat.

hurrengoa

udazkeneko loreak

xabier etxeberria garro. elkar

Harremanei buruzko hiru istorio, edo, zuzenago esateko, hiru ertzeko kontakizun bat biltzen du Xabier Etxeberriaren azken liburuak. Ama-alaba harremana, bi ahizpen arteko harremana eta bikote harreman bat dira mahai honen hiru hanka. Laugarrena, gezurrek, sekretuek, isiluneek eta traizioek osatzen dute. Liburuak dioen moduan, “egiak aurpegi asko baititu, eta gezurrak ere bai. Eta, batzuetan, gezurra da egiaren aurpegietako bat”.

hurrengoa

tmeo 25 urte...

Fanzinearen logoak laburtzen du modurik zehatzenean Iruñean jaio, eta Gasteizen hazi eta bizi izan den fanzine honek azken 25 urteetan egin duena: jendeari aurpegira pixa egin. Inguruko eta ez hain inguruko makina bat komikigileek topatu dute askatasun eremu bat Tmeon. Ez diote inori eta ezeri errespeturik, hain zuzen ere beren burua eta irakurleona errespetatzen dutelako. Inor ez da libratzen Tmeoren orrialdeetan. Tmeo erresistentziaren azken gotorlekua da. Egiozu fabore bat zure buruari: egin zaitez “urrezko euriaren” zale!

hurrengoa

korokoro

Tarteka altxor txikiak topatzen ditugu gutxien espero dugun tokian. Honakoak triku edo kirikiño baten ibilaldia kontatzen digu. Hitzik gabe, ilustrazio sinple eta garbiak erabiliz, eta trikuaren erritmo pausatuaz, ipuin minimalista eta iradokitzaile batean barneratuko gara. Trikuaren arantzetan ibilbidean topatutako hainbat elementu geratuko dira itsatsita, gure begiak kartulina tolestu jarraitu honetan geratzen diren moduan. Ba al da oraindik luxuak garestia izan behar duela esaten duenik?