hurrengoa
no elevators rafa zubiria   mesedez, lagundu behar gaituzue:

Gure eraikina bota nahi dute oinarri horizontala eta haizearen norabidearekin ardatz perpendikularra duen aire generadore erraldoi bat eraikitzeko. Igogailuak saboteatu dituzte apurka hemen ximeldu eta amore eman dezagun. Hemen goian airea freskoa da eta egunero kotoi itsaso batetan esnatzen gara. Bizilagun batzuek urpekuntziak ikusi omen dituzte hodeien azpian: gure borondate nekatuen kontua izango da. Beste batzuek egoera honi irtenbidea bilatu diote emergentziazko paraxutak erabiliaz. Usoek honez gero ez dute hain altu hegan egiten. Gose gara.
Egin ezazue zerbait.
Eskerrik asko.
Rafa Zubiria.