hurrengoa
the baldian 35: Fernando Lamas    Fernando Lamas y de Santos 1915ean jaio zen Buenos Airesen.

Argentinan aktore ezagun egin zen, eta 1951n Hollywoodera joan zen hango filmetan “latin-lover” paperak egitera.

Orduz geroztik, playboy latinoaren arketipoak Fernando Lamasen irudia eta antzezpena du oinarri.

Lau aldiz ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituen. Horien artean, Lorenzo Lamas “el rey de las camas” ezaguna.

Laugarren eta azken emaztea, Esther Williams aktore eta igerilari handia, zuzendari gisa filmatu zuen lehen filman ezagutu zuen, Magic Fountain.

Zuzendu zituen azken lanen artean ditugu The Violent Ones, eta hainbat telebista saio, besteak beste, Mannix, Starsky and Hutch eta, nola ez, Falcon Crest.

Johnny Carson-en telebista saio e zagunean, aurkezleak haren azentuaz trufa egin zuen. Lamasek honela erantzun zion: “Pertsona batek azentua duenean, horrek esan nahi du zuk baino hizkuntza bat gehiago hitz egin dezakeela”.

67 urterekin hil zen, eta haren errautsak itsasora bota zituen Jonathan Goldsmith arrantza lagun minak, biek erabili ohi zuten txaluparen kareletik.