laburrak in brief
hurrengoa

arraspatu eta irabazi

Txinako gobernuak oso sistema irudimentsua asmatu du jendeak faktura egin eta eska ditzan. Faktura bakoitzean, laukitxo batean, harraskatu eta sariak irabazteko aukera duzu. Modu horretan, bezeroak beti eskatzen du faktura, hala eginez gero diru saritxo bat poltsikoratu dezakeelako.

hurrengoa

fetu jaleen legenda

Diotenez, aberatsen artean, antzinako ohitura gastronomiko bat jarri da modan. Fetuak jatea.
Legenda kutsua du, nahiz eta txinatarrek zalantzarik
ez duten. Gisa horretako sinesmen asko dago. Horren
adibide, saltoki-guneetan eta supermerkatuetan
dagoen ume lapurreten psikosia. Umeen lapurreta
kasu asko gertatzen da, beraz, Txinan bazaude, kasu
ezezagun baten haurrarekin sinpatikoegi izateko
asmoa baduzu!

hurrengoa

dantzaleku inprobisatuak

Dantza zaleak dira Beijindarrak. Sasoi beroan, iluntasunak giroa apur bat freskatzen duenean, dantzalekuak antolatzen dituzte edozein kale txokotan. Bizitzak aurrera darrai, trafikoa ez da eteten, dendak ez dira isten, baina edozein tokitan musika jarri eta jendea dantzatzeko biltzen da. Gure garai bateko erromerien moduan, bikoteak, dantzan ikasten dabiltzan gazte mozoloak, txutxu-mutxuka dabiltzan aitona-amonak eta… elkartzen dira.

hurrengoa

chinoccita

Beijingen bizi den Roger Vicente kameralariari zor
diogu Chinoccitaren deskubrimendua. Beijingeko zine
eta telebista estudioaren atarian dozenaka pertsona
biltzen da aukera baten bila. Edonork aktore bat
behar badu, bertara joan eta kastina egin dezake
kalean bertan. Egungo aktore ezagun gutxi batzuek
modu horretan topatu zuten beren lehendabiziko
aukera, eta orain ospetsuak dira. Horietako batek
bere aukera izan zuen han filmatu berri den euskal
ekoizpen batean.

hurrengoa

kilkerrak

Udaberri eta uda sasoietan, Beijingeko merkatu eta kaleetan kilker saltzaileak azaltzen dira nonahi. Kilkerren kantua oso lotuta dago Txinako kulturari. Gauean, kilker bat jartzen dute ohe alboan, kaiola txiki batean sartuta; kilkerraren kantuarekin lo hartzea atsegin dute txinatarrek. Bestetik, kilkerren arteko borrokek ere tradizio handia dute. Egun, 10 bat milioi pertsonaren ogibidea da kilkerrak haztea. 100 yuanengatik (812 €) eraman dezakezu kilker kantari bat etxera, baina, borrokarako txapeldun bat nahi baduzu, 8.000 yuantik (1.000 €) gora ordaindu beharko duzu.

hurrengoa

fast and furious

Vin Diessel-en tunning makarriskoak sustraiak errotu ditu Beijingeko gazte aberatsen bizitza estiloan. Mix bezalako diskoteka ezagunetako
atarietako aparkalekuetan ikusten diren luxuzko auto garestiek, gaueko ordu txikietan, Pekin inguratzen duten autobide eraztunetan lasterketak
eta tronpo erakustaldiak egiten ikustea ez da batere ezohikoa.

hurrengoa

ping pong

Londoneko olinpiar jokoetan urrezko domina guztiak
irabazi dituzte ping pongean. Txinan izarrak dira ping pong jokalariak, eta haien argazkiak ikus daitezke Coca Cola latetan. Jokoa eta, era berean, jolasa den jarduera honek adin guztietako jendea erakartzen du Txina osoan. Auzoak osatzen dituzten etxe orratzen erdialdeko parkeetan ez dira inoiz falta ping pong mahaiak.

hurrengoa

txinatar appetizer-ak

Txinatarrek bere kabuz ibiltzeko gaitasuna duen oro
jaten dutela esaten da. Ez hori bakarrik. Oso osorik
jaten dute. Tripakiak, hesteak, burmuinak, kartilagoak, eta gure merkatuetatik desagertu diren hainbat jaki maisuki prestatzen dituzte Txinan. Aurkikuntzen artean, astoaren haragiarekin eginiko ogitartekoak. Astoaren zakila jateko gogoa bai, baina ez genuen aurrekonturik. Garestiegia gure poltsikoetarako.

hurrengoa

13 milioi

Txinako errepideetan egunero azaltzen dira Konfunzio, Buda, Mahoma, Jesukristo eta esistizten diren jainko guztiak. Eta ez dago elkarren arteko konpetentziarik, guztientzako lana dago eta. Dagoen ibilgailu kopuru itzela eta zer modu anarkikoan gidatzen den ikusita, lan asko eta ongi egiten dutela esan genezake. Beijingen, adibidez, 13 milioi bizikletatik gora dabil egunero errepideetan. Baina hori ez da ezer Txina osoan dauden 540 milioi bizikleten aldean.

hurrengoa

su txikiak

Bat batean, parke batean, norbait paper batzuei su ematen ikusten baduzu, ez larritu. Piromano bat izateko % 0,01eko aukera dago soilik. Txinan, norbait hiltzen denean, haren senideek eta lagunek opariak bidaltzen dizkiote, dirua, erlojuak, kotxeak eta bitxiak inprimaturik dituzten paperak errez. Ah, eta hilerriak existitzen dira! Beijinen ikusi ditugu. Zizareak eta harrak potolo-potoloak diren belardi lauetan...

hurrengoa

volkswagen santana

Volkswagen Santana autoa instituzio bat da Txinan.
1982an hasi ziren modelo hau ekoizten Shangain.
Eta berehala bihurtu zen Txinako kotxerik kuttunena. Oraindik eskari asko jaso eta oso preziatuak dira, batez ere taxi gidari eta polizia mota batzuen artean. Hala ere, VW Santana bezalako ikonoa ekoizteari utzi diote, ikono berriei paso emateko. Txinan, 26 urtetan, 3.213.710 VW Santana saldu dira.

hurrengoa

banana txinatarrak

Izen horrekin izendatzen dituzte txinatarrek mendebaldeko herrialde batean jaiotako txinatarrak. Horietako asko, egun Txinan bizi badira ere, banana txinatarrak izango dira betirako. Zergatik? Kanpotik horiak direlako baina zuriak barrutik. Txinatarrak ere nahikoa arrazistak dira. Zer uste zenuten, ba, arrazakeria soilik zuritxoen “dohain”
bat zela, ala?

hurrengoa

sokatira txinatarra

Garai bateko kartel eta mural sozialista klasikoak ia desagertu dira kaleetatik. Eta, sozialismo txinatarra aldatuz joan den moduan, mezu hori irudikatzeko modua ere aldatu da. Gobernuko propaganda departamentuan lan liluragarriak gauzatu
zituzten artista askok. Ezin dugu gauza bera esan egun departamentu berean ordenagailu baten aurrean photoshoparekin dabiltzan diseinatzaileen inguruan.
Sokatira kartel hau, adibide.

hurrengoa

ile apaindegiak

Beijing erdialdean eta gune turistikoetan, ziurrenik
kale mailan dagoen denda edo negoziorik ugariena
ile-apaindegiak dira. Horren arrazoia? Ba, ile apaindegietan, ilea mozteaz gain, denetarik topa dezakezula. Ile apaindegi itxura izan arren, ilea moztu bai, baina beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen dituzte. Ze beste zerbitzu? “Massage”
kontzeptua erabiliko dugu...

hurrengoa

begiak borobildu

Txina, Japonia eta Hego Koreako neska askok beren begien izaera naturala aldatu nahi izaten dute. Nolabait esatearren, borobildu edo mendebalderatu nahi izaten dituzte begiak. Ebakuntza estetikoa egitea da aukeretako bat, baina halako erabaki
muturrekoa hartu nahi ez dutenek beste trikimailu batzuk erabiltzen dituzte. Hedatuena, betazala bekainaren behealdeko azalarekin itsasten duen latexeko tiratxo garden txikiak.

hurrengoa

eraikinak

Beijingeko etxe orratz asko letra gorri erraldoiez izendaturik daude goialdean. Ez dira iragarkiak izaten, baizik eta etxebizitzaren edo urbanizazioaren izenak. Hainbeste etxe orratz eta eraikin bloke berdintsu dauden hiri batean, ezberdintzen zaituen zerbait bilatzea behar bat bilakatzen da. Eta bakoitzak bere nortasunari eusteko behar horrekin, hiriko paisaiari bakantasuna eta izaera propioa ematen diote.

hurrengoa

faltsifikazioak

Txinatarrek nahiago dituzte markazkoak eta benetakoak diren objektuak. Beijingeko faltsifikazio merkatuak sudurluzez (atzerritarrez) gainezka daude. Bi motatako faltsifikazioak daude:
marka ezagunen produktuen kopiak, eta beste batzuk, guretzat erakargarrienak, eta, adi kontzeptuari: “asmatutako faltsifikazioak”. Argazkiari erreparatu,
eta ulertuko duzue...