laburrak in brief
hurrengoa

badu bada

Euskara erakusketa bihurtzea. Ez da erronka txikia
gure hizkuntzarekin zerikusia duen edozerk berehala
azkura sortzen duela jakinda. Klixe guztietatik ihes
eginez, erakusketa entretenigarria, jostagarria eta didaktikoa da Badu bada. Bertaratu, eta Euskarari buruzko erakusketa zer entretenigarria izan daitekeen ikusi… eta ikasi.

hurrengoa

abiapuntua

Koldo Mitxelena Kulturunean, urtarrilaren 26ra arte. Filmaren eta bideoaren alorrean artista garaikide garrantzitsuenetakoa da Fionta Tan eta bere lanak oroimena, denbora eta historia ditu ardatz. Erakusketa hau hiru bideo-instalazioren inguruan egituratzen. Bertan, artxiboetako eta filmategietako irudiak erabiliz behatzailea eta behatua zalantzan jartzen ditu artistak.

hurrengoa

oilategia

Arkitekturak ez du mugarik. Normalean, arkitekturaren star systemean dauden izen horien proiektuak izaten ditugu ahotan. Guri azken hilabeteotan gehien gustatu zaigun proiektua, ordea, Torsten Otesjören arkitekto suediarraren lan berezi bat izan da: oilategi bat. Haren webgunean ikus dezakezu, beste hainbat lan ederrekin batera.

hurrengoa

malkoak eragiteko

Gatza. Zein garrantzitsua den gatz apur hori janarietan (eta bizitzan!). Gatz mota asko dago, baina deskubritu berri dugun gatz hau berezia iruditu zaigu. Malkogatza. Malkoak arrazoi askorengatik isurtzen ditugu, eta malko horietatik ateratzen den gatzak ez du zapore bera izaten. Janari bat gorroto-malkoen gatzaz edo barreak eragindako malkoen gatzaz prestatzeak ondorio ezberdinak ditu. Bai, ados, pasatu gara… Isabel Allenderen nobelak sutara botako ditugu.

hurrengoa

removie monster

Izenburuari letra bat kenduta, film berri bat bihurtzen diren filmen afixak eskaintzen dizkigu gune honek. Hizki batek zenbateko garrantzia izan dezakeen erakusteaz gain, posterrak diseinatzerakoan irudimena agortezina dela ere ongi erakusten du Removie posters proiektuak.

hurrengoa

good vibrations filma

80eko hamarkadako Belfast ez zen munduko tokirik gomendagarriena. Katoliko, protestante, IRA eta ejertzito britainiarraren arteko bortxakeriaren erdian, bazen punk mugimendu bizia, Terry Hooley
begi-bakar eroak gidatua. Hooleyk honela dio filmeko une batean: “New York-en orrazkerak dituzte, Londonen galtzak, baina guk ditugu punk izateko arrazoiak”.

hurrengoa

grey flag artium erakusketa

Artea konpromisoa eta borroka dela erakutsi nahi duen egitasmoa. Artea gizarte eta zibilizazio batean gertatzen denez, artista homo politikotzat hartu behar dugu. Proiektu honetan hainbat artistaren kartel/pankartak bildu dituzte. Lan horiek Artium-eko kanpoko hormetan zintzilikatuko dira.

hurrengoa

zinegoak

Urtarrilaren 3tik otsailaren 10era, Bilboko gay-lesbotrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia ospatuko da. Zinemaldia koxkortu egin da, eta hamar kandela jarriko dizkiote urtebetetze ospakizunari aurten. Neguko egun hotzenetan zinema-areto batean goxo-goxo egoteko aukera.

hurrengoa

baloi mina-detektatzailea

Massoud Hassani Afganistanen hazi eta hezi zen.
Diseinu ikasketak egiteko aukera izan zuen, eta
jostailu diseinuan trebatu zen bereziki. Bere azken
“jostailuak” sari eta eta laudorio ugari ekarri dizkio. Lurperatutako minak eztandarazteko, material merke eta eskuragarriekin eginiko baloia asmatu du.

hurrengoa

william klein + daido moriyama

Iragan mendearen erdialdetik gaur egun arte New York eta Tokio bezalako hiri handietako kaleetan
zer gertatu den ikusi nahi baduzue, bi argazkilari
hauen lanari begirada bat ematea da modurik onena.
Londoneko Tate Modern galerian duzue erakusketa,
urtarrilaren 20ra arte; baina ez dago Londonera joan
beharrik bi maisu hauen lanaz gozatzeko. Beren lanak non-nahi topatuko dituzue.

hurrengoa

160 metro

“Bizkaiako rokaren istorio bat”. StereoZonak ekoiztuta, Alvaro Fierrok eta Joseba Gorordok zuzenduriko dokuweb bat jarri dute martxan. Bertan, 90. hamarkadatik hona, Bizkaiako rockaren istorio bat kontatu nahi da, Bilboko bi uhertzak banatzen dituzten 160 metroak abiapuntu hartuta. Crowdfunding bitartez bultzatu den proiektua laguntzeko jo ondorengo gunera:

hurrengoa

guggyren txabola

Bilboko museoan beti, edo ia beti, dago erakusketa
interesgarririk. Gurean arteak eta turismoak bat egitea lortu duen museoak (meritu handia askorentzat) Egon Schiele eta Claes Oldenburg-en erakusketa bana du oraintxe. Artista handi bezain ezberdin horien lana ikusteak merezi du.