munstroak 8mm-tan
irudia
  • 1
  • 2
60 eta 70eko hamarkadetan, bideoak eta bideoklubak agertu baino lehen, bazen etxean filmak ikusteko modurik. 8mm-ko formatuko filmei esker, jendeak filmak egiteaz gain, proiektatu ere egin zitezkeen. B serieko film ugari kaleratu zen formatu bitxi horretan (8mm-ko filmak, gerora, azpigenero bihurtu dira beldurrezko filmetan). Zinta haiek, ilustrazio liluragarriz eta eskuz eta propio eginiko tipografia errepikaezinekin diseinaturiko kaxetan gordetzen ziren. Garai hartako zinema popularrean, erdipurdiko aktoreak, istorio eskasak eta efektu berezi are okerragoak izaten ziren, baina film haiek bazuten egungoek ez duten zerbait: liluratzeko gaitasuna eta xarma.