eskutitz zulatuak
irudia
E-mailak, sms-ak, twitter, watxap… egungo idatzizko komunikazioaren adibideak dira. Telefonoaren eta ordenagailuaren bidez jartzen gara harremanean. Mendeetan zehar gure izaeraren ispilu izan den idazkera abiada bizian ari da desagertzen. Eskutitzak idaztean nor ginen eta nolakoak ginen erakusten duten testigantzak dira. Baina inork idazten al du eskutitzik egun?

Annie Vought artistak oso present izan du hausnarketa hori ¨Paper cut letters¨ proiektuan. Eskuz idatzitako kartak tamaina handian kopiatu, eta, garai batean eskutitzak idazteko izaten genuen pazientzia berarekin, kuterra hartuta idatziak moztu eta eskulturak sortu ditu eskuizkribuekin. Zer pentsatua ematen duen sorkuntza-lan zehatz, sinple eta liluragarria, ezbairik gabe.