hurrengoa
Domingo Uriarte Arteagabeitia ¨Rebonzanito¨    Domingo Uriarte Arteagabeitia Sestaoko Rebonza auzoko baserri batean jaio zen 1895. urtean. Hortik datorkio “Rebonzanito” goitizena.

10 urterekin, Bilbora hurbildu lehen aldiz, eta bizitza aldatuko zion abuztuko feriko zezenketa bat ikusi zuen.

Altos Hornosen apopilo zela, Diego Marquiaran Torrontegi “Fortuna” ezagutu zuen , eta baserrietako zakurrekin kapeak antolatzen hasi ziren.

Torero bihurtzeko asmoz, 16 urterekin Santurtziko portuan zegoen “Cabo tres forcas” barkuan ezkutatu zen, eta Sevillara iritsi zen polizoi.

Sevillan maletilla gisa hasi zen, eta Salamancan
espont neo gisa salto egin zuen zezen plazara.
Balentriagatik, Unamunok errosario bat oparitu zion.

Caracasera abiatu zen “Amerikak egitera”. Han Santa Cruz apaiza ezagutu zuen. Santa Cruzek estimatzen zuen euskaraz mintzatzen zen torero haren konpainia.

AEBetako rodeo ikuskizunetan ere parte hartu zuen. New Yorken urtebete eman zuen, eta Rodolfo Valentino aktorearekin eta Jack Dempsey boxeatzailearekin ibili zen parrandan.

1924an erretiratu zen. Idazten eta margotzen hasi zen, eta arrakasta lortu ere bere pintura naif-ekin. 1971n hil egin zen, Madrilen.