laburrak in brief
hurrengoa

punto de vista jaialdia

Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko
Jaialdiarekin dugu zita aurten. Otsailaren 19tik
23ra, arriskuak hartuta bide berriak bilatzen
dituzten ez fikziozko filmen topagunea izango
dugu nafarroako hiriburua. Aurten, beste batzuen
artean, Brasilgo zinemagintzari egingo zaio atzera
begirada.

hurrengoa

brech-en lan berria

Brech Evens komikigile belgiarraren bigarren komiki liburuaargitaratu dute espainieraz. Los entusiastas (De Liefhebbers),aurreko Un lugar equivocado (Ergens waar je niet wil zijn)bezala, liluragarria da. Brech-en marrazki eder eta koloretsuek ez dute parekorik. Estilo pertsonal eta paregabe horretaz lagunduta, nobelagile eta zinemagile askok nahi lituzketen narrazioak eta atmosferak sortzen ditu.

hurrengoa

arkitektura lapurrak

Zaha Hadid arkitektoa Wangjing SOHO izeneko
eraikuntza konplexua ari da eraikitzen Beijing-en.
Aldi berean, Chongquing megahirian (Beijing eta
Shanghai baino hiri handiagoa) Zaha Hadid-en
proiektuaren kopia ari dira eraikitzen. Arkitektura
piratak, gainera, Beijing-ekoan baino azkarrago ari
dira lanean, eta originala baino lehenago amaituko
dute ziurrenik.

hurrengoa

adce liburu digitala

Art Directors Club of Europe erakundeak diseinu
eta publizitate sariak banatzen ditu urtero, eta lanik onenak liburu batetan biltzen ditu. The baldek urteak daramatza egitasmo horrekin elkarlanean, eta, aurten, ¨harrotasun eta satisfakzioz gainezka¨ iragarri dezakegu ADCE liburua formatu digitalean eta musutruk eskura daitekeela. Non? Honako helbide honetan:

hurrengoa

txokolatea eta bizkotxoak

Menua zabaldu da. Kafea eta galletak merendatzen
genituen orain arte, baina Gernikan antolatzen den
egitasmoari jarraiki, Bilbo inguruko eragile talde batek Txokolatea eta Bizkotxoak sortu du, hainbat sortzailerekin berba egiteko asmoz. Harkaitz Canok musikaren memoriaz hitz egin zuen; Hedoi Etxartek Sinplistak azken lanaren aitzakian izan zen. Nor gehiago hurbilduko den jakiteko:

hurrengoa

gas

Gallinero All Stars. Hiru dira oilategiko oilarrak: Telmo Trenor, Yanu eta Ru. Gallinero All stars hip-hop taldearen partaide izateaz gain, %100 Gourmet records zigiluaren sortzaileak dira, eta Donostialdean festa sorta antolatu dute honez gero. Hainbat talde eta proiektutan trebatuak, orain ipurdia mugiarazteko erritmoak eta errimak biltzen dituzte izarrez betetako oilategi dibertigarri honetan.

hurrengoa

emak bakia ikusgai

Orain arte, Oskar Alegriaren film ikusgarriaz
gozatzeko, ia beti, atzerriko zinemaldietara jo behar genuen. Baina nazioarteko bidea egiten jarraitzen badu ere, hasi dira emanaldiak Euskal Herrian barna. Horien berri izateko, bisitatu filmaren webgunea eta apuntatu data zure agendan. Ez zara damutuko.

hurrengoa

giraffe

Parisko kanpoaldean eraikitako haurtzaindegi hau
¨Giraffe¨ haurtzaindegia ezizenaz da ezaguna. Arrazoia garbia da, jakina. Haurtzaindegiaren beste gune batean hartz erraldoi bat dago, eta beste hainbat animalia topa daitezke eraikin osoan sakabanaturik. Zorionekoak egunero haurtzaindegi honetara joan behar duten haurrak!

hurrengoa

baianai unibertsitatea

Segoviako Baianai unibertsitatetik hotsegin ziguten The baldez galdezka. Gure proiektua gustatzen zitzaiela eta hainbat argibide nahi zituztela. Eta, duela hilabete pare bat, The balde ikusi genuen sorkuntza, diseinua eta komunikazioaren bilduma batean. Guztiek diogu gure haurtxoa guapoena dela, baina beste batek esaten dizunean, ilusio berezia ematen du.


hurrengoa

hura ez da lekua

Oier Guillan, Asier Sarasola, Idoia Bertarbide eta
Ander Fernandezek liburu-disko formatuan gauzatu
dutena, gure kultur industria aburgesatuegiak
tarteka gauzatzen duen harribitxi horietako bat
da. Disziplina ezberdinen nahasketaz osaturiko
liburu-disko-ilustrazio sorta hau liburutegiko zein apaletan jarri ez dakigu, eta zalantza horrek ilusio
handia egin digu.

hurrengoa

zuloak

Zuloak betetzeko jostailuek ez diote, honez gero, inori edo ia inori beldurrik ematen. Guri hauek gustatu zaizkigu, modu berezi eta umoretsuan aurkezten digutelako beren burua.

hurrengoa

aki kaurismaki zikloa

Urtarrilean hasi eta martxora bitartean, zuzendari finlandiarraren filmak proiektatuko ditu Bilboartek. Ez du merezi zuzendaria aurkezten ibiltzea. Gure faboritoetako bat dela esan, besterik
ez. Aukera duenak, behintzat, ez dezala galdu film hauek pantaila handian ikusteko aukera.