hurrengoa
the baldians 13-Ada Byron Lovelace    Ada Augusta 1815. urtean jaio zen, Londonen. Lord Byron poeta ingelesaren alaba "ofizial" bakarra da. Bi hilabete bete zituenean aitak Ingalaterra utzi eta ez ziren berriro ikusi.

Matematika eta zientzia ikasketak egin zituen. Bere kaxa ikasten jarraitu zuen eta nerabezaroan Charles Babbage matematikariaren lantokira bisita ugari egiten hasi zen.

1835an, William King-ekin ezkondu zen. Senarra Lovelace Kontea zenez Adak titulua abizen bihurtu zuen.

Babagge zientzilaria harrituta geratu zen neskato hark zenbakien balioa kalkulatzeko sistemak erraz ulertzen zituela konturatu zenean eta bere lankide izateko gonbidapena egin zion.

1843an elkarrekin "makina analitikoa" izeneko konputagailuaren inguruko ikerketa argitaratu zuten. Emakumea izanagatik, A.B. (Ada Byron) inizialekin soilik sinatu zuen.

Ada Byron Lovelace, Babbagen irakaspenei jarraiki, historian oinarri orokorreko programazioa hizkuntza idatzi zuen lehendabiziko pertsona izan zen.

1979. urtean AEBtako Defentsa departamenduak programazio hizkuntza berria sortu zuen eta Ada izena jarri zion.

Lord Byron ezagunagoa bada ere, denborak eta praktikak erakutsi du, Ada Byron Lovelacen garrantzia aitarena berdindu eta gainditu egin zuela.