hurrengoa
anai arrebak    Diskotekako belarri jaleen moduan, Anai Arrebak taldekoengana hurbildu gara internet baliatuta. Gure musika eszena txikian proposamen ezberdin batekin eszenatokira igotzen den talde bakan horietako bat da Anai Arrebak. Aspalditik genuen haiekin hitz egin. Haien laguna den gure lagun baten bitartez lortu dugu kontaktua egitea. ¨Ongi pasa.. agindu bat da!¨ Ongi pasatzeko agindua eman behar izan duzue Oihu kantaren hitzetan...Hedonismo eskasiak jota gabiltza?

Garai ilun hauetan jendeak gure kontzertuetan ondo pasatzea nahi dugu, ordu betez kezka guztiak alde batetara utzi, gure helburua horixe da.

Anai Arrebak... ibilbide zabal eta anitzeko musikariak zarete... tartean benetako anai-arrebak... Zer moduz moldatzen da familia? Odol loturak onerako izaten dira beti?

Gure kasuan bai, ondo komplementatzen gara, ni musikan buru belarri nabil beti eta Margari antzerkiko irakaslea denez antzezlanaren ikuspuntu oso fina dauka.

¨Ez ahaztu gaurko zirkoko gauetan zure mozorroa eramateaz...¨ Izenordeak eta pertsonaiak maite dituzue... herri honetako musika eszenan zergatik egon da hain gaizki ikusia posea eta mozorroa?

Ez nago batere ados zure galderarekin, gurean beti egon da posea eta mozorroa, maskaradak eta
ezpata dantza hor daude adibibidez, kar kar!

Bi disko berezi kaleratu dituzue. Bideo zainduak egiten dituzue...Autogestioak kalitatezko
produktuak ekoizteko gai dela frogatzeko desafioa da zuena?


Ez, ez, ez da desafio bat guretzako, ongi egin nahi izanez gero ez da erraza autogestioaren bidea baina orain arte dugun esperientzia ikusita emaitzak askoz ere oparoagoak dira.

Talde gutxik du jendea dantzan jartzeko jarrera eta gaitasuna. Zuzenekoa maite duzuen talde zarete eta zuzenekoak ere zuek maite zaituztela badakigu. Jendea jotzeko aukerarik ez dagoela errepikatzen duen garaiotan nola moldatzen zarete zuek hainbeste jotzeko?

Lan asko egin behar da,jendea batzutan kexatu egiten da baina zuk egindako lanean sinisten baduzu muturreraino joan behar zara ez dago beste sekreturik.

Anai Arrebak party plus kantuan ¨Gure dantza eroak kao uzten ditu memeloak¨... Memelo asko utzi al duzue k.o. zuen ibilbidean?

Bueno...ez dakit zer erantzun!!!!

Diskoteka bola ispilu kaleidoskopikoan galdu
aurretik zerbait esan nahi badiguzue...


Udara osoan zehar espero zaituztegu, etorri!
Agindu bat da!

anaiarrebak.com