iconstimes
irudia
Multimediaren garapenarekin, komunikabideak marrubi landareen moduan ugaldu eta hazi egin dira. Komunikazioaren baratza landarez beteta dago, baina komeni al da baratza batean espezie bereko landareak soilik izatea? Marrubiak ederrak, gozoak, desiragarriak eta janerrazak dira. Komunikabideen baratzean badira beste landare batzuk, jakina, baina marrubiek sortutako errizoma saretik nabarmentzeko eta hazteko aukerak geroz eta zailagoak dira. Landare klonikoz betetako baratzean belar gaiztoa ateratzen denean bezala, halaxe pozten gara Iconstimes bezalako proiektuak deskubritzen ditugunean. Batetik, munduko hainbat komunikabidetan artikulu interesgarrien entresaka-lana egiten dutelako. Bestetik, aukeratutako horiek modu irudimentsuan aurkezten dizkigutelako, albistearen muina irudikatzen duen marrazki ikoniko batekin.

iconstimes.com