• 1
  • 2
hurrengoa
the baldian: issei sagawa    1949ko ekainaren 11an jaio zen Issei Sagawa, Kobeko familia dirudun baten seme.

Parisko Sorbonnan ikasle zelarik, 1981ko ekainaren 11an, Renée Hartevelt klasekidea etxera gonbidatu zuen bere urtebetetzea ospatzera.

Etxean, eskopeta bat h artu, eta lepoan tiro egin zion ikaskide holandarrari.

Hilotzarekin larrua jo ostean, ipurdian kosk egin zion; baina berehala jabetu zen ezingo zuela, eta, laban bat hartuta, gorputzeko atalik bigunenak zatitu zituen.

Issei atxilotu zutenean, Renéren haragia leuna eta usainik gabea zela esan zuen, atunaren zatirik goxoenak bezalaxe.

Epaiketan, Isseiren aitak kontratatutako abokatuek semea erotzat hartzea lortu zuten, eta eroetxe batean sartu zuten.

Epe laburrean, Japoniara estradizioa lortu zuen. 1986an, Japoniako medikuek esan zuten ez zegoela erotuta, eta legearen zirrikituei esker, libre geratu zen.

Orduz geroztik, Tokion bizi da, tarteka, telebista programetan hizlari-lanetan aritzen da eta Spa aldizkariarentzat kritika gastronomikoa egiten du.