hurrengoa
thebaldian: laura dekker    1995ean jaio zen, barku batean, Zelanda Berriko Whangarei herriko portuan.

Bere gurasoak, Dick Dekker holandarra eta Babs Múller alemaniarra, zazpi urte zeramatzaten nabigatzen.

Laurak, bizitzako lehendabiziko lau urteak itsasoan eman zituen gurasoak banandu ziren arte. Aitak, orduan, barku propioa erosi zion bere kabuz nabigatzen ikasi zezan.

2009an, aitarekin bizi zela, munduari itzulia bakarka eman nahi ziola iragarri zuen Laurak. Holandak o gobernuak, ordea, traba ugari jarri zizkion, eta ez zioten baimenik eman.

Tira-bira ugariren ostean, 2010eko abuztuaren 21an, Hurley 800 ontzi batean abiatu zen; Guppy izenaz bataiatutako 8,5 metro luzerako eta 2,75eko zabalerako ontzia zen. 26 geldialdi egin zituen hainbat portutan, eta Ozeano Indikoko piraten kontura pasa zuen beldur gehien.

2012ko urtarrilaren 21an amaitu zuen munduko itzulia,16 urte zituela. DutchNews egunkaria honako izenburu honekin atera zen kalera: “Egoskorra, berekoia eta deabrua baino marinel apartagoa”.

Itsasontzi batean bakarka munduari bira eman dion pertsonarik gazteena da.