hurrengoa
itsasoari bizkarra ematen dion hiria    New Yorken inguruan hitz egiten dugunean, inork, edo ia inork ez du itsasoan pentsatzen. Eta mapari erreparatzea besterik ez dago itsasoaren presentzia nonahi ikusteko. Baina itsasoa maparen bi dimentsio lauetan geratzen da. New Yorken ez
dago kresal usainik. Itsasoa existitzen ez dela dirudi. New Yorktarrek ez dute itsasoa beren hiriaren ikonografian barneratu. Pier 17 ezagunean, portu zaharretako kutsua duen eraikuntza prefabrikatuan, jatetxe eta ¨souvenir¨
dendak besterik ez daude.

Zergatik bizi dira itsasoari bizkarra emanda Newyorktarrak? Zaila da jakitea. Batetik, Ozeano Atlantikoaren korronte hotzak, eta, bestetik, mendeetan zehar, hiria zabaldu nahiak bultzatuta itsasoa otzandu beharrak, etsai bihurtu du itsasoa eremu hauetan. Kontu genetikoa ere izan daiteke; hara iritsi ziren migratzaileek barkuan eginiko bidaia luze eta bueltarik gabeko hura, lehen baino lehen ahaztu nahi izatearen ondorio.
New Yorkeko biztanleentzat itsasoa udan soilik
existitzen da. Orduan, Harleem-etik eta Bronx-etik, hainbat jatorritako langile familiek, tramankulu guztiak hartuta, metro bidaia luzeak egiten dituzte Coney Island-eko hondartza eta aisialdi guneetaraino. Atrakzio parkea, Mermaid Parade-a, Freak Show-a, Nathans-eko hot dog txapelketa, parkeko atrakziorik ezagunenaren izena hartzen duen baseball taldea: Brooklyn Cyclones... Coney Islandek, ehun urteren ostean, New Yorkeko entretenimendu herritarraren bilgune izaten jarraitzen du.