laburrak in brief
hurrengoa

garagardo erretratuak

Kim Alsbrooks artistak, kalean topatzen dituen garagardo latak jasotzen ditu. Honaino ez dugu ezer originalik esan. Makina bat jendek egiten du hori. Alsbrooks- ek, ordea, lata horietan erretratuak margotzen ditu, sekulako emaitza eder eta koherentea lortuaz.

hurrengoa

umore azoka leioa

Maiatzaren 15etik 18ra, Leioako kaleak kale-antzerki proposamenez beteko dira. Kalea bezalako antzoki ireki batean, eta hurbildu nahi duen ororen aurrean antzeztea da, ziurrenik, antzerkiaren alde egin daitekeen promoziorik eraginkorrena. Urteko zita ezinbesteko horietakoa.

hurrengoa

aitziber alonso

Behin baino gehiagotan argitaratu dugu Aitziber Alonsoren lana the balden. Haren ilustrazio originalen zehaztasun eta detaile maila liluragarriaz zuzenean gozatzeko aukera izan dugu. Orain, Aieteko kultur etxean jarri duten erakusketari esker, denontzako ikusgai daude ilustratzaile donostiarraren marrazki originalak eta beste hainbat lan. Ekainaren 15era bitartean.

hurrengoa

ontziteri ebaketa

Beccy Ridsdel- ek egunero erabiltzen ditugun zeramikazko objektuen disekzioa egiten du. Zirujau baten moduan, zeramika geruzen azpian dagoena erakusten digu. Lan iradokitzaile etaoriginala, ezbairik gabe.

hurrengoa

blablabla biblia

Roberto Equisoainek argitaratu duen Bla bla bla biblia da, ziurrenik, azken aldian gehien gustatu zaigun objektuarte-pieza-argitalpen-artefaktua. Biblia bat da detaile guztietan: izenburua eta orrialdeen ertzak urre kolorez estanpatua daude, eta barrualdean...bla bla bla.

hurrengoa

motor kitsch revival

Castelloko aireportuaren usaina duen Nafarroako Los Arcos zirkuituari nolabaiteko bultzadatxoa emateko edo, motor kirolak eta musika jaialdia antolatu dute. David Hasselhof -en gidaritzapean, Vengaboys, Rick Astley, Samantha Fox, Sabrina eta beste hainbaten kontzertuak izanen dira. Maiatzaren 2tik 4ra.

hurrengoa

gaztezulo

150 zenbaki bete ditu, eta indarberriturik kaleratu da Gazte zulo aldizkaria. 150 zenbaki betetzea, gauzak dauden moduan, ez da meritu txikia. Mantxeta eta diseinu eraberrituaz datozkigu. Datozen beste 150 zenbakietan ere bazterrak nahasten jarraitzea espero dugu.

hurrengoa

pentsamendu proiektua

Paul Harfleet artista, eraso homofobiko bat gertatu deneko eremuetara joaten da, eta pentsamendu bat landatzen du bertan. Guerrilla gardening akzio horiei argazkia atera, eta erasoetan erabili diren irainak jartzen ditu izenburu gisa. Erresistentzia keinu bat da. Askotan komunikabideetan ere ageri ez diren gertakizunen oroigarri.

hurrengoa

pop pilula 2

Lehenda biziko edizioa agortu ostean, bigarren
zen bakiarekin arrakastari eutsi nahi dio fanzineak.
Kolore eta efektu ezberdinetako pilulen artean, free zinema, psikodelia proletarioa, historiako emakume ezkutuak edota inguruotako aktibitate paranormalari buruzkoak.

hurrengoa

olatu talka

Donostiako kultur, kirol eta gizarte alorreko hain bat eragilek hiriko kaleak hartuko dituzte beren sormenarekin. Urtero geroz eta jende gehiago biltzen du egitasmo honek, eta ikusgarritasuna ematen die urtean zehar inurri-lana eginaz lanean diharduten elkarte eta ekimen herrikoiei. Aurten goak maiatzaren 23tik ekainaren lehenera iraungo du.

hurrengoa

irakurriz bidaiatu

Iruñako Villabesa (autobusa) gida aitzakia hartuta, irakurketa-gida bat kaleratu berri du the baldek katakrakekin elkarlanean. Hiri garraioan edo etxeko sofan irakurriz bidai atzeko gida ederra, gaika sailkatua. Katakraken bertan, gomendatutako ¨bidaiekin¨ altzaria ere baduzu, nahi izanez gero.

hurrengoa

markus lüpertz

Txekoslobakian jaio baina Alemanian hazi eta lan egin zuen artista hau iaz zendu zen. Neue Wilden (basati berriak) mugimenduko partaide, alemaniar expresionismo berriaren ikurretako bat da. Bilboko gure museo kuttunak, Arte Eder museoak, aukera pare gabea eskaintzen digu artista handi honen margolanak eta eskulturak ikusteko.