laburrak in brief
hurrengoa

we buy white albums

Liverpoolen ospatu den nazioarteko musika jaialdiaren aitzakian We buy white albums proiektua jarri dute martxan. Bertan Rutherford Chang-en bilduma berezia erakusgai jarri dute: The Beatles en album zuriaren 1000 kopiatik gora. Guztiak lehen edizioak. Bisitariek bildumako edozein disko entzun dezakete. Erakusketaren beste ezaugarri bat. Bisitariek, erosi ez, baina bildumazaleari beren Beatlesen disko zuria saldu diezaiokete.

hurrengoa

comme des machines

Behin eta berriro errepikatzen dugu maite ditugula postaz iristen zaizkigun proposamen eta gauzatxoak. Jaso dugun azken paketeetako batean ¨from space¨ zegoen idatzita. Eta barruan, 3D inprimagailuaz eginiko zapata, bota eta sneakerrentzat apaingarriak. Xumeak bezain ederrak. Eta beren webgunera bisita merezi du. Moda garaikidearen inguruko hausnarketa interesgarriak topatuko dituzu bertan.

hurrengoa

beldurrezko astea

25 urte bete ditu gure zine jaialdi kuttunetako batek. Hogei urteko mukizu batzuk ginenean eta Antzoki Zaharreko butaketan edan, erre, oihu eta aitortu ezin diren beste gauza batzuk egiten genituenean, nork esan behar zigun zinemaldi honek hainbeste iraun behar zuenik. Eta gu ez bezala, hain sasoi onean iritsiko zenik 25. ediziora! Urriaren 25tik azaroaren 1ra.

hurrengoa

hanburgesak eta balak

9 urteko neska batek Uzi batekin bere tiro irakaslea akabatu zueneko albistea ikusi genuen duela aste gutxi komunikabideetan. Guztia Burgers and Bullets izeneko janari kateko jatetxe batean gertatu zen. Bertan hamburgesak eta patata frijituak jateaz gain, 50 arma ezberdin baino gehiagorekin tiro egiteko aukera duzu. Eta albisteetan ikusi genuen bezala haurrak ere eraman ditzakezu hain gune familiar eta entretenigarrira.

hurrengoa

helduentzako nazioarteko txotxongiloen XII mostra

Urriaren 23tik 26ra ospatuko da biurteko interesgarri hau. Aurtengo programan, ohi duten moduan, proposamen anitz eta ezberdinak izango dituzte. Besteak beste Dromosofista italiarrak, Merlin Puppet Theatre greziarrak, Borja Ytuquepintas kataluniarra, Taun Taun euskadunak,... Herriko gune ezberdinetan izango diren emanaldiek ez dizute aspertzeko tarterik utziko.

hurrengoa

mem

Musicaexmachina jaialdiak mutazio ugari jasan ditu azken urteotan. Baina mutazio horietan beti lortu du, modu batera edo bestera, proposamen eta lan esperimentalen erakusleiho izatea. Aurten, irailean hasi eta azaroa bitarte luzatuko den edizioak Bilbo eta Gasteiz izango ditu laborategi nagusi.

hurrengoa

big boy

Bat batean bulegora paketetxo bat iritsi zaigu posta bidez. Eta guri postaz iristen zaizkigun gauzak ilusio berezia egiten digute beti. Disko bat eta DVD bat biltzen dituen zorro bat. Giza itxurako oiloak eta elefanteak. Eta diskoa jarri bezain pronto mediterraneoko tarantelak eta balkanetako doinuek hartu dute gure bulegoa. Eta euskaraz errezitatutako/oihukatutako hitzak. Definitzen zaila egiten zaigun proiektua da BigBoy eta horregatik hain zuzen ere gustatzen zaigu.

hurrengoa

zero

50-60. hamarkadetan Zero izeneko arte abangoardia mugimenduak material eta medio berriekin esperimentatu zuen. Sua, argia, mugimendua, espazioa, performancea, instalazioa,... zerotik hasita mundu berri bat eraikitzeko lilura. Beste batzuen artean, Armando, Henk Peeters, Piero Manzoni, Lucio Fontana, Yves Klein, Jean Tinguely eta Yayoi Kusamaren lanak ikusgai egongo dira azaroaren 15ra bitarte. Non? Amsterdamgo Stedelijk
museoan. Aitzakia hobeagorik udazkenak Amsterdamenek zein itxura duen ikusteko?

hurrengoa

jazzpana

Rural postmodern festival da musika eta arte jaialdi honen leloa. Eta lehen ediziotik, antolatzaileak asmatzaile dohaiak erakutsi dituzte. Egungo modernillo-indiek, beren bizar luze eta alkandorekin basomutil ruralen kutsua hartu dute. Urriaren 24 eta 25ean ospatuko da Beasainen...ah eta thebalde da!

hurrengoa

indarkeria isila

Urtarrila bitarte, Artium-go Iparra aretoan dagoen erakusketa honetan, eguneroko biolentziak dituzte aztergai eta erakusgai nazioarteko artista ezberdinen ikuspegitik. Administrazioak eta burokraziak eragiten dituen bortxakeria txiki eta pozoitsuen katalogo zabalaz eta askotan ikusiezinaz, jabetzeko eta hausnartzeko proposamen interesgarria.

hurrengoa

bad

Urriak 22tik azaroak 2ra dantzak eta antzerki garaikideak Bilboko kale eta antzokiak hartuko ditu. Hiriarekin interakzioan gauzatzen diren dantza, mugimendua eta antzerki proposamen berritzaileek kolorea eta arnasa ematen diete kaleei. Emanaldiez gain, tailer eta mintegiak ere antolatuko dira. Ez ezazu pasatzen utzi.

hurrengoa

luhusora txangoa

Azaroaren lehen egunean Luhusoko Harri Xuri kultur elkartean arratsaldegau pasa ederra antolatu dute. Deja bu taldearen Arrastoak antzerki obrarekin hasiko dira eta segidan Kaabestri ensembleren musika emanaldia izango da. Paraje eder hauek ezagutzeko aitzakia perfektua.