hurrengoa
niña coyote eta chica tornado    niña coyote

Chico Tornadok sortzen duen horma sonikoari nola egiten diozu aurre? Tornadoen aurkako babeslekurik ba al duzu?

Ez dut babeslekurik behar, asko maite dut horma sonikoa. Hori bai, darabilen bolumenari aurre egiteko sekulako egurra ematera behartzen nau... Biak gor geratzearen arriskua azaltzen da hor... ji ji ji

Talde ezberdinetan aritutakoak zarete...orain, bi izateagatik, eztabaidetan zailagoa edo errazagoa izaten al da erabakiak hartzea?

Errazagoa da eguneroko erabaki txikietan ados jartzea, okerrena da akordio errazik ez badago ez dagoela desenpatatzen duen hirugarrenik, baina orokorrean erabaki garrantzitsuetan ere ados egoten gara. Zuzenekoekin hasi zinetenetik zapatilla parea baino gehiago gastatu duzue jada...

Chico Tornadorekin errepidean aritzea zer moduzkoa da?

Ekipo sendoa gara eta oso ondo moldatzen gara, askotan kanpotik datoz arazoak, ingurutik... Plazerra da Tornadorekin errepidean ibiltzea... zailena etxera buelta araztea izaten da.

Atzerrian izan zarete biran, aurretik ezagutzen ez zaituztenen aurrean jotzea erronka berezia al da?

Egia esan ilusioa egiten digu gutaz inoiz entzun ez dutenen aurrean jotzeak, eta gure zarata entzunda jartzen duten lehen harridura aurpegi hori ikusteak

Nola egiten diozue aurre? Nola seduzitzen duzue audientzia atzerritar hori?

Guk gurea egiten dugu, hemen eta Pekinen... kontzertu bakoitza benetan disfrutatzea da audientzia seduzitzeko gure modua.

Azken garaiotan daramazuen erritmoarekin... etxeko baratzari kasurik egiteko denborarik geratzen al zaizue?

Horretan ere, bizitzako ia arlo guztietan bezala, familiaren laguntza handia dugu... Edozer duzu posible maite duzun eta maite zaituen jendea baduzu inguruan.

chico tornado

Niña Coyoteren bateria jotzeko moduaikusgarria da... Zer jaten du Coyoteak?

Korrekaminos edo bide lasterkariak oso gustukoak ditu baina haragi eta arrai gordinekin txoratu egiten da... barazkiak oso gustukoak ditu ere...

Zer musika mota eta zein talde entzuten ditu Niña Coyotek?

Ia edozein musikaz gozatzeko gai da Niña Coyote ala ere R&R, soula, funkya, bachata eta hard rockarekin gozatzen du gehien. AC/DC, Black Sabbath, The Supremes, Martha and the Vandelas, Detroit Cobras, Jr Walker, Kiss, Kyuss, Rage Against the Machine, Anestesia, Dut, Lobo Electrico, NCC, Ike and Tina Turner...

Proiektu ezberdinetan aritu zarete aspaldidanik. Nola sortu zen Coyotea eta Tornadoaren arteko musika ibilbidea?

Niña Coyoteri Zuloak taldean bateria jotzeko eskaini ziotenean, lokalera joaten hasi ginen. Inprobisazioak egiten eta denbora pasa jotzen hasi ginenean, arratsalde batean egiten genuena audioan eta bideoan grabatzea pentsatu genuen. Muntaia egiterako orduan ikusi genuena benetan potentea zela iruditu zitzaigun eta hor hasi ginen diskoarekin lanean.

Aurrera begira, zoazten tokietara desertuko doinu pozoitsuak eramateaz gain, ari al zarete kantu berriak ateratzen? Nolakoa da bien arteko konposaketa prozesu hori?

Ideia berri asko ditugu buruan eta orain hasiko gara gure disko berria izango denaren kantuak prestatzen. Kantu batzuk nik egiten ditut oso osorik, beste batzuk egiten ditugun inprobisazioak grabatu eta gustuko ditugun zatietatik eraikitzen hasten gara...

Zer ez zenuke eramango irla desertu batetara?

Sakeleko telefonoa.