paperpapers
hurrengoa

larrua hotz

albert sanchez / piñol zigor eta lander garrok itzulia

Izugarri disfrutatu dut Sanchez Piñolen nobela hau irakurtzen. Liburuak dituen azalera ezberdinak deskubritzen zoazen heinean, gero eta hondorago urperatzen zara istorio berezi eta harrigarri honetan. Eta akzioak ez du gainera etenik. Harrapatuta geratzen zara iparraldeko itsasoko uhartean bizi diren pertsonaia bizipenekin. Talentu dun idazle batek zein gutxi behar duen nobela bikain bat idazteko. Atseginena gainera, liburua gomendatu bai, baina ez dizuedala ezer gehiagorik kontatuko, nik hura irakurtzean izan nuen esperientzia eta harridura bera bizi dezazuen.

hurrengoa

apricots tomorrow

primose arnander, ashkahain skipeith. Ilustrazioak kathryn lamb

Arabiar esaerak biltzen dituen liburu ilustratua oparitu berri didate. Bitxia da jabetzea, esaera eta atsotitzek, elementu eta poesia molde ezberdinez bada ere gauza berdinez hitz egiten dutela munduko kultura ezberdinetan: Zorrak kitatzen dituenak lasai itxi ditzazke begiak; anaiarentzat zuloa egiten duenak, bertan erortzeko arriskua du; lehoia ez dagoenean hienak dantzan dabiltza... guztia ilustrazio umoretsuz lagunduta.

hurrengoa

arantzak barrura

xabier mendiguren elizegi

Umore tonuan idazten duenean, Mendiguren Elizegi, eguneroko detailerik txikienen ironia tantak biltzen trebea da. Liburu honetan ordea umorea ez da nagusi. Izatekotan, minak eragindako beltz kolorekoa. Hala ere, idazleak, garrantzirik gabeko detaile garrantzitsu horietan begia eta luma jartzeko gaitasun nabarmenari eusten dio. Bost ipuinek osatzen dute liburua. Bost eleberri izan zitezkeela iruditzen zaigu. Eta meritua ematen diogu hain zuzen ere luzatu beharrean, idazleak istorioen muinera joateko egin duen ariketagatik. Narrazio gordinak eta kontzesiorik gabeak. Bost zauri. Bost arantza... barrura.

hurrengoa

degenerado

cloé cruchaudet

Aurten argitaratu den komikirik indartsuenetakoa. Paul Grappe eta Louise Landy bikote maiteminduaren istorioa kontatzen du. Paul, I. guda mundialeko infernua bizi ostean desertatu eta maitalearen konpainian ezkutatu egiten da. Aurrerantzean emakumez jantzi eta ondorengo 10 urteak Suzanne Landgard izen eta izaera pean biziko ditu. Egoera horrek bikoteari nola eragiten dion maisuki erakusten du Frantzian bestseller bihurtu den komiki gogor, eder eta liluragarri honek. Angoulêmeko jaialdian ikuslegoaren saria jaso du aurten. Merezia ezbairik gabe.