casa susana
irudia
Autoan New York City-tik pare bat ordura zegoen Hunter herriko Casa Susana. Tito Valentik sortu zuen babesleku hau, emakumeak bezala janztea gustatzen zitzaien gizon heterosexualentzat. Beren izaera beldurrik gabe erakutsi zezaketen eremu libre bat zen Casa Susana. Asteburutan elkartu, emakumez jantzi eta etxekoandre izatearen ametsa antzezten zuten bertan.