audio
hurrengoa

Sometimes I sit and think, and sometimes I just sit

Courtney Barnett

The Double EP bikoitzean bere lehendabiziko bi lanak batu ostean rock fresko eta dirdiratsua erakusten duen diskoa dakar Courtney Barnett Australiarrak. Pedestrian at best kantua lehen akordetik burutik kendu ezinda ibiliko zara. Horrekin batera Nobody really cares if you don´t go to the party bezalako altxorrak aurkituko dituzu energia berezia trasmititzen duen disko honetan.

hurrengoa

Xake!

Makala Jazz Funk Band

Makala Jazz Funk boskoteak disko benetan beroa
argitaratu du. Funk, jazz eta soul musika nahasten eta modu zuzenean trasmititzen duten abestiek osatutako lana da. Doinu instrumentalak eta Oihan Lopetegiren ahotsak betetako abestiak tartekatuz Passion fruit eta Shine bezalako kantu borobilak osatu dituzte. Jon Braun-ek amaiera paregabea ematen dio lan honi.

hurrengoa

Untethered moon

Built To Spill

Talde intentsua da Built To Spill. Keep it like a secret diskoarekin ezagutu nituen nik duela urte batzuk jada. Talde kosmikoa iruditu zait beti, indie rock eta noise etiketak asmatu aurretik giro horiek jorratzen zituena. 2015ean argitaratutako disko honekin, 20 urtetik gorako ibilbide daramate jada, beti bezain gazte izaten jarraitzen dute eta entzulea ere horrela sentitzen da. Batez ere Living zoo bezalako abestiei esker.

hurrengoa

Ratchet

Shamir

Azealia Banks-i lekua kendu eta elektronikaren
izar berrian bilakatzera dator Shamir. Nerabezaroko
jarrera erakusten duen musikariak house, pop eta
dance doinuak nahasten ditu. Horretarako aurretik
argitaratutako I know it´s a good thing bezalako
abestietan erakutsitako R&B doinuetatik ihes egin
eta dantzalekuko hit-ak aurkezten dizkigu: On the
regular eta Call it off.

hurrengoa

Dark bird is home

The Tallest Man On Earth

Folk gordinaz betetako disko pertsonala osatu du Kristian Matsoonek. Bere eraginak traizionatu gabe Suediako abeslariak Dylanen eragina erakusten jarraitzen du. Darkness of the dream azkarretik Singers geldora edo Little nowhere towns espiritualera doazen abestiak aurkituko dituzu arretaz entzutea merezi duen disko bikain honetan.

hurrengoa

Love songs for robots

Patrick Watson

Hasieratik Patrick Watson-en faltseteak markatu ditu
talde honen abestiak. Orain, taldearen ibilbideko
bostgarren disko honetan, soinu paisaiek giro
hipnotikoen mesedetan lan egin dute eta bere ibilbidean argitaratu duen lan sendoenaren aurrean kokatzen gaituzte. Kolore ezberdinez betetako lana da Love songs for robots eta Good afternoon Mr Wolf da horren erakusle garbiena.