modubat: modak badu modua
irudia
Modan sozialki eragitea posible delako sortua du Katalin Antxia diseinatzaileak Modubat proiektua. Ez dira jantzi soila, moda euskarri bat baino. Modubat izena aukeratu dute, bi hitz horiekin mundua hobeto ulertzen dutelako. Bakoitzak baduelako alegia modu bat gauzak egiteko, jasateko, emateko, eta bizitzeko. Eta kasu honetan estetika ulertzeko. Estetikari kontzientzia kendu nahian, honek ez dezan gure buruaren garuna gupidarik gabe astindu, moda kontzientea bultzatu nahi du proiektu honek jasangarriak izanda zentzurik zabalenean. Etika kontuan hartuta produkzioari dagokionean, lehengo munduan eta baldintza egokietan ekoiztuta. Eta materialari duen garrantzia emanaz, hauek zainduz, hain beraienak diren diseinu klasiko eta minimalistak egikaritzeko orduan. “Jantzia modua dela ezin dugu ahaztu” dio Antxiak.


produkzioa: iker iglesias (photographer)
argazkilaria: iker iglesias
argazki laguntzailea: leire san vicente
modeloak: jose ares, tatiana imbrecht
jantziak: modubat
estilismoa: katalin antxia
ile-apainketa eta makillajea: littas beauty builders
oinetakoak: wandel, petrucha
osagarriak: itziar ugarte optika
laguntza: sara beloki, resu abasolo