laburrak in brief
hurrengoa

gtv images

GTA V bideojoko ezagunera jolasten duen bitartean, begi aurrean duen pantailan azaltzen diren egoerei eta paisaiei argazkiak ateratzen dizkie Morten Rockford Ravn-ek. Argazkiek, ezinegona sortzeaz gain, errealitatearen eta fikzio digitalaren arteko hausnarketa pizten dute.

hurrengoa

expogrow 2015

Aurtengo edizioko programa itxi da honez gero. Eta, urtero lez, jaialdiak irauten duen hiru egunetan, ez da aspertzeko minutu bakarra ere izango. Kalamuaren inguruko azoka eta jardunaldiez gainera, hainbat kultur eta kirol egitasmo izango dira gune ezberdinetan, eta, nola ez, musika emanaldiak. Besteak beste aurten Jamaikatik heldu zaizkigu Third World Reggaearen enbaxadoreak, eta Collectif 13, Flavia Coelho, Accion Sanchez & zatu, Marina P & Stepart, LMK, Don Camilo…

hurrengoa

getxophoto

Gure urteroko kultur ekitaldi kuttunetakoak bidaiaren kontzeptua aukeratu du aurtengo edizioan. Hori irudikatzeko, mundu zabaleko argazkilariek proposaturiko hainbat lan aukeratu eta kaleratuko dituzte. Luxua da aurten ere ¨ikusi makusi¨ esan, eta kalera aterata ¨zer ikusia¨ izatea. Iraila osoan zehar.

hurrengoa

zinemaldia

Iraila lanera itzultzeko hilabete astun hori da jende askorentzat. Beste batzuentzat, turismo uholdeek hartutako kaleak berreskuratzeko tartea. Guretzat, zinema a retoeta ko pantailetan denboraren eta espazioaren zentzua galtzeko garaia da. Donostia mundu osoko zinemaren epizentro bihurtuko da egun batzuetan, eta gutariko asko saiatuko gara zinemaren richter taulan ahalik eta goien izaten. zinemaldia

hurrengoa

soka askatuz

Jaiana Mello eta Daniel Landini artisten elkarlanaren emaitzak Cliclotrama du izena. Eta hain da sinplea beren poposamena, ezin dugula ezer ederragorik irudikatu soka batekin. Bueno bai, baina ez dugu hemen aitortuko. Mello eta Landinik, soka bat hartu, eta, hura osatzen duten zuntzak askatuz, naturara itzuliarazten dute, eta zuhaitz bihurtu. Liluragarria.

hurrengoa

basquiat + koons

Joder! Onartu behar dugu ez dugula oso atsegin Guggenheim-ek antolatzen duen ezeren aipamena egitea. Ez digute sekula publizitaterik sartu, kultura aurrekontuaren zati handi bat eramaten dute, eta oso molde elitista nazkantea daramate beren jarduera askotan. Baina oraintxe, bisita berean, Jeff Koons eta Jean Michel Basquiat-en erakusketa bana ikusteko aukera duzuela esan behar genuen... Bai, horrelakoa da bizitza; tarteka galtzak jaitsi behar izaten ditugu.

hurrengoa

passolini

Aritz Galarragak erakusketa honen berri eman zigun 2013ko The balde 71. zenbakian. Orain ez dugu bidaiatu beharrik, ez atzerrira behintzat, San Telmo museoan jarri dutelako. Erakusketa bisitatu, eta, bide batez, haren idatziak irakurtzeko aukera paregabea dugu argitalpen berriei esker. Passolini, Roma, vita e morte.

hurrengoa

guillotina

Guillotina kolektiboak autoedizioaren eta fanzineen inguruko makina bat egitasmo jarri du martxan azken aldian. Guillotina azokari esker, sortzaile eta fanzine ugarik zaleekin biltzeko gune bat izaten dute. Tabakalerarekin elkarlanean gainera, Atlas izeneko egitasmoa ere sortu dute. Gu beti izan gara gillotina zaleak…

hurrengoa

specola anatomia bilduma

Jean Michel Basquiat-en eralkusketa ikusi genuela aipatu dugu arestian. Han deskubritu genuen artista estatubatuarrak anatomiarekin zuen obsesioa, haurtzaroan izandako auto istripu baten ondorioz. Eta gu, bat batean, Florentziako Specola anatomia museoan dauden argizarizko gorputzekin gogoratu gara.Florentziak gordetzen dituen altxor ezezagun horietako bat da. Guk esan dizugu; orain, zure esku dago…

hurrengoa

eskalatzaile flipatuentzat

Suizako Luzzone lakuko urari eusten dion paretak, bere 165 metroko altueran, 650 goratik presa artifizial ditu jarriak. Holandako Groningen hirian dagoen 37 metroko Excalibur dorrea ere ez da erronka txikia. Zuen furgoneta moloi horietan egiten dituzuen txango horietako batean pareta horietatik gertu pasatzen bazarete, animatu.

hurrengoa

zu zeuk egin

Egun, sareari esker, gero eta autonomoagoak gara. Sarean, informazioa bilatzeaz gain, erosketak egin, ligoteoa edo eta gaixotasunen diagnosia eta sendabidea bilatzen dugu. Ez da harritzekoa, beraz, etxeko txikiari fimosia egitera an imatzen den gurasorik egotea. Haientzat sortu da Circuncision kit delakoa. Bi bertsio: haurrentzat eta helduentzat. Unea iristen denerako ongi trebatuta egon zaitezen. Barbra Strei sand-ek esango lukeen moduan, “kosher y cantar”.