garage voyage Anurson Charoensuk
irudia
Anurson Charoensuk argazkilari tailandiarra 1985ean jaio zen, eta, milurteko berrian sartu zen arte, ez zuen argazki kamararik izan eskuartean. Orduz geroztik, ordea, bere bidaia guztien argazkiak ateratzen dihardu. Bidaia horiek ez dira nolanahikoak, ordea. Jatorri apalekoa izanik, artista honek ez du baliabiderik fisikoki bidaiatzeko; arrazoi horrexegatik, etxeko garagearen horman margotzen ditu bisitatu nahi dituen destinuak, eta hantxe ateratzen ditu bidaia birtualeko argazkiak. Bakarrik, batzuetan, familiak lagunduta bestetan, edozein turistak egingo lukeen moduan posatzen du garageko horman margoturiko destinuaren aurreran. Bere aita hil zenean, argazkietan hura, aingeru guardakoaren moduan irudikatzen hasi zen.

GETXOPHOTO argazki jaialdiak bidaia kontzeptuari eskaini dio aurtengo edizioa. Han ikusi ahal izango da mundua ordezkatzen duten irudi kodifikatuez osatutako argazki sail eder hau.