hurrengoa
l´etrange festival    estrainoa

1 - Aurretik ezagutzen ez dena; familiakoa ez dena.
2 - Norberaren lokazio edo ingurunekoa ez dena. Natiboa ez dena.
3 - arrunta ez dena, berezia.
4 - Ohitura eta keinuetan erreserbatua. Distantzia jarzten duena.
5 - Erosoa edo erraza ez dena
6 - Ohitura edo moldaerarik ez duena.
Zine, musika eta oro har kultura estrainioaren zale batzuk bildu eta L´Etrange jaialdiari ekin ziotenean, bide komertzial nagusietatik kanpo geratzen ziren proposamenei espazio bat eman nahi izan zieten. Orain, errazagoa zaigu Koreatik datorren zinema madarikatua, proposamen digital muturrekoak edo eta
musika esperimental ezberdinen berri izatea. Duela 20 urte ordea L´Etrange bezalako jaialdi urrietan soilik topatzen genituen, mugak eta tabuak hausten zituzten proposamenak.

Aurtengo edizioak ere Pandoraren kutxa irekiko du beste behin. Zine estrainoaren unibertsoko izar ezagunez gain, etorkizunean zer esana emango duten zine zuzendariak deskubritzen eta sortzaile ezberdinei carte blanche ematen zaie: aurten Benoît Delepine, Guy Maddin eta Ben Wheathey. Bestetik, 2012an Kenneth Anger, 2013an Jello Biafra eta 2014an The Pere Ubu Film Group gonbidatu gisa izan ostean, aurten The Residents
mitikoek lur hartuko dute jaialdian emanaldi berezi batekin. Simpsons-en sortzailea den Matt Groening-ek ¨20. mendeko musika popularreko talderik eraginkorrena¨ gisa definitu zituen. Shadowland emankizun berezia antolatu du, beren Randy, Chuck and Bob trilogiako azken atala, bereziki jaialdirako prestatutako emanaldian.

Aurten, irailaren 3tik 13ra ospatuko da L’Etrange Festival Parisko Forum des Images-en. Parisek merezi du meza (sataniko) bat.