hurrengoa
peter watkins:zinema erresistentzia    Aspaldi, ARTE telebista katean ikusitako film batek bi gauza erakutsi zizkidan. Batetik ikusten ari nintzen pelikula hark, aurretik ikusitako beste ezerrekin antzik ez zuela. Bestetik, zuzendari, programatzaile, aditu eta kazetari askok urteetan esan digutenaren kontra, telebista medio eder eta liluragarria izan daitekeela frogatzen duela ARTE bezalako kate batek. Beste pelikulen antzarik ez zuen pelikula hura Edward Munch izena zuen. Pelikulak, Edward Munch pintorearen bizitza eta obra aztertzen zituen, baina ez zen dokumental soil bat, ez eta biopic bat ere. Niretzat behintzat eremu berri batean kokatzen zen. Filma amaitzean -garai hartan ez genuen internetik poltsikoan- kredituen zain geratu nintzen pelikula berezi haren egilea nor zen deskubritzeko irrikitan.

Directed by Peter Watkins. Watkins zine zuzendari ibiltaria da. Ekoizpen ezberdinak eta gora beheratsuak gauzatu ditu beti. Herrialde ezberdinetako telebista kateekin lankidetzan luzemetraia, dokumentala eta seriearen arteko nahasketak diren pelikulak egiten ditu. Watkins-ek, errealitatea, fikzioa eta errekreazioa nahasten ditu bere filmetan. Hasiera batean artifiziala dirudien proposamenak, minutuak pasa ahala, egiazkotasun zantzuak hartzen ditu. Eta bapatean, Watkinsen proposamenak guztiz harrapatu zaitu. Zinemaren magia esaten diote batzuk. Watkins-ek ordea, bere lana ez du magiarekin alderatzen: .

Aktore ez direnekin lan egiten du bere pelikuletan eta istorio bakoitzaren mamira eta atal psikologikoak aztertzea atsegin du. Munch-en, bere lanik pertsonalenean, artistaren ez egonkortasun psikikoa du ardatz eta pintore norbegiararren erretratu liluragarria lortzen du. The War Game edo Punishment Park-en adibidez politika fikzioa egiten du, lehenan Ingalaterrak
jasandako balizko eraso nuklear baten ondorioak erakutsiaz edo eta bigarrenean, AEBtako aginteak, hiritarrak kontrolatzeko erabiltzen dituen aberri jokoak aurkeztuaz (The Hunger Games saga originala zela uste zenuten benetan?).

BBCrako egin zuen Cullodem dokumentalean, 1746. urteko Eskoziako Highlandetako klanek metropoli ingelesak bidalitako gudalosteen kontrako borrokaren errekreazioa egin zuen. Alor historikoa eta XVIII mendeko errekreazioa BBC-ko adituek primeran egina bazegoen ere, pelikula guztiaren narrazioa, guda zelaia bertatik telebista ekipo batek erretrasmititzen du zuzenean. Watkins-ek 1964. urtean filmatu zuen pelikula hau. Egun, zine alternatibo, underground, punk, postmoderno eta zinelisto arrakastatsuen garaian, Watkins-ek bere pelikula ezberdinekin jaso dituen kritiken modukoak jaso beharra dago lehenik:

- Gorroto zaleek .. elikatu dezakete beren Punishment Park, orain arte ikusi dudan pelikularik iraingarriena.
New York magazine

- Estrabagantzia paranoikoa. AEBtan datozen 5 urteotan geratatu daitekeena erakutsi nahi digun proposamena masokismo hutsa da.
New York Times

- Ez da pelikula txar bat soilik. Maltzurra da. Zenbat biolentzia eta frustrazio sexual sor dezakeen galdetzen diot nire buruari.
The Staff

- Errealismo gaixoa. BBC-k ongi egin du debekatzen.
Daily Mirror

- Faltsukeria monstruosoa.
Daily Express