paleta maisulana
irudia
  • 1
  • 2
Matthias Schallerrek, 2007. urtetik eguneraino museo eta instituzio ezberdinetan XIX eta XX. Mendeko pintoreen paletak bilatu eta tamaina handiko argazkiak atera dizkie. Lan honi Das Meisterstück (maisulana) izenburua jarri dio. Paleta hauetan, pintore bakoitzak espazioa eta koloreak antolatzeko duen forma, pintura hartzerako orduan erabilitako indarra edo eta pintzeladaren mugimendua islatuta geratzen dira. Schaller-entzat, paleta bakoitzak, hura erabili zuen pintorearen erretratua da. Mihisean irudikatua geratu zenaren aurreko hausnarketaren isla.