100 superheroi
irudia
Judas Arrieta artistaren azken egitasmoa da. 100 superheroi biltzen dituen bilduma marraztu du azken hilabeteetan. Egitasmoa berez interesgarria izanik ere, prozesua da gehien gustatu zaiguna. 100 super heroi horiek ez dituelako berak aukeratu. Deialdia egin eta, prezio sinboliko baten truke, edonork izan du aukera bere superheroia aukeratu eta Judasek marraztuta eskuratzeko. Zer aukera dago egun zure artista kuttun bati obra bat enkargatzeko? Judas Arrietak aukera hori eskaini nahi izan digu bere fan-fatalei. Egitasmo honekin, artista eusko-asiarrak pop artea izenetik izanara eraman du, bere obra popular eta eskuragarri bihurtuz.