hurrengoa
berriemailea bere egunerokotasunean    Munduan barna barreiatuta dabiltzan berriemaileen lana egunero irakurri, entzun eta ikusten dugu. Albiste berezia eta ez ohikoa gertatzen denean azaltzen dira gure aurrean. Eta ohituraren poderioz, beti modu berean irudikatzen ditugu. Baina komunikabideetan azaltzen diren bi minutuko tarte hori kenduta. Zer egiten dute berriemaileek? Zein da beren egunerokotasuna? Nolakoak errutina momentuak? Non egiten dute lan? Horietako hirurekin jarri gara kontaktuan. Geografia eta eginkizun ezberdinetan barreiatuta dabiltzan Ane Irazabal, Samara Velte eta Vanessa Sanchez kazetariei beren egunerokotasunaren argazki bat eskatu diegu. ane irazabal

Cataniako portuan. 900 errefuxiatu Mediterraneoan hil zirenean.

Alde batetik bestera galbiltzan kazetarioi askotan
galdetzen digute zein toki ditugun gustuko lan egiteko, nondik editatzen eta bidaltzen ditugun bideoak, argazkiak edo artikuluak. Zeintzuk direntokian-tokiko gure “bulegoak”. Nire kasuan, entxufe bat daukan edozein txoko izan daiteke egokia. Interneta, berriz, sakelekotik ordenagailu eramangarrira konektatzen dut, beraz,
izugarrziko askatasuna ematen dit edozien tokitan
lan egiteko, baita korrika eta presaka nabilenean ere.


vanessa sanchez

Dongongjie Hutong (kaletxoa).

Beijingen egunero ikusten ditudan lagunak. Goizean ateratako argazkia da baina gizon hauek ia egun osoa ematen dute hor. Agureak, eserita, jendearen joanetorriak zenbatzen, komun publikoetako langileak inguruko bizilagunen txixak eta kakak garbitzen dituen bitartean. Kiratsa deskribatzeko hitzik ez dut. Beijingen, milaka ta milaka lagunek ez dute oraindik komunik etxean. Hau da hemen nagoenetik gehien harritu nauen gauzetako bat. Txina munduko bigarren ekonomia bait da. Komunera bidaia, pentsatu beharreko gauza izango da neguan, -10ºCtan!


samara velte

Etxeko burbuila.

Burbuila bat da berriemaile lana. Bidai laburretan, erabat murgiltzen zara egun urri horietan ezagutu eta kontatu nahi duzun munduan. Kanpoko egonaldi luzeetan, berriz, etxea bihurtzen zaizu lantoki, eta ofizioa etxe. Horregatik da beharrezkoa kanpoko norbaitek tarteka burbuila haustea; mundu berri bakoitzetik itzultzen zarenean nora itzuli izan dezazun.