• 1
  • 2
hurrengoa
artearen eremu berriak    I  scgalery, parafernalia eta javier cobo Azken aldian, gure inguruan kale artearekin zerikusia duten espazio eta galeria ezberdinak sortzen ari dira. Bada arte alorrean lan itzela egin duten hainbat gune (Arteleku, Bilbao Arte Fundazioa, Rekalde, Montehermoso...), baina oraingoan, eskala txikiagoan, arlo pribatutik eta ikuspuntu berri batekin sortu diren gune horiei erreparatu diegu. Gune hauek betetzen duten espazioa, orain arte, ez zuen beste inork betetzen. Bi aukeratu ditugu eta ezer galdetu baino, nahiago izan dugu haiek euren proiektuaren berri ematea.
Parafernalia
Parafernalia "artist-run-space" bat da, hau da, Mischa CanĂ­bal skater-artista-komisario-DJ kudeatutako espazio bat. Ostiral eta larunbatetan gerrilla-denda bihurtzen den espazio bat eta kontzertu areto eta proiektu ezberdinen aurkezpen eremu gisa ere funtzionatzen duena. Parafernaliak ez du zerikusirik hiriko beste espazioekin. Gorroto ditugu diseinu estudio, ile-apaindegi edo gailu estetikoen espekulazioa egiten duten espazioekin konparazioak. Parafernaliak kale kultura garaikidearekin zerikusia duten proposamenak zabaldu nahi ditu. Galeriaren espazioa ez da gure lokaleko paretetara mugatzen. Beti gabiltza proposamen berriak gauzatzeko eremu berrien bila. Donostian bultzatzen diren proiektu handi eta espekulatzaileekin nazkatuta gaude, eta are gehiago EAJ-ren kultura politikarekin. Erosotasun eta ezkortasunera ohitutako lurralde honetan gauza berriak proposatu eta gauzatzeko prest gaude.

Sc Gallery
Gure kaleetan egiten diren arte jarduera garaikideekin zuzenean edo zeharka lotuta dauden hausnarketa, ekintza, sorkuntza eta erakustoki eremua da Sc Gallery. Gure programazioa nagusiki bertoko eta nazioarteko kale artista plastikoei zuzendua dago. Graffitiaz gain beste hainbat kale artea jarduera doakoekin zerikusia duten artista horiekin egiten dugu lan. Guk artistari askatasun oso eskaintzen diogu bere erakusketa antolatzerako orduan. Galeriako paretetan edo nahi duen euskarrian egin ditzake bere instalazio edo margolanak. Guk ez dugu graffitia edo kale artea saltzen. Kale artea kalean behar du, aske, doakoa, edonoren begiradaren aurrean eta batzuetan legez kanpo. Guk galerian, artista hauen estudio lanak ditugu erakusgai.