• 1
  • 2
hurrengoa
bonjour (tristesse) berlin-bilbao    Bilbao

Autobusa hartu eta, ordubeteren ostean, Bilbon sartzear gaudela, bat batean, kristalaren beste aldean ikusitako zerbaitek atentzioa deitu dit. Eraikin bat da. Lehen begiratu batean ezer berezia ez duen eraikin bat. Baina goiko aldean eraberritze lanak egin berri dizkiote... eta adreilu berriak zaharretatik bereizi egiten dira. Ez dakit zer den, baina lepoak topea egin arte geratu naiz begira. Eraikin hor... Hostia! Badakit. Ez da posible. Ez da posible... Bueltako autobusa hartzen dudanean argazkia aterako diot telefonoarekin...Ez da posible...

Berlin

Jakina, ez dira gauza bera, baina joder… ezin du kasualitatea izan. Alvaro Sizak Berlinen egindako eraikinaren eragina nabarmena da. Eta teilatuko azken erremate hori... Bon Jour Trisstese pintada soilik falta zaio. Kasualitatea izan liteke, eta, hala balitz, sinkronizitate fenomenoa arkitekturan ere eman litekeela frogatuko litzateke, eta gu, gertakari paranormalen zale, pozik geundeke. Bestetik, litekeena da eraikin hau egin zuen eraikuntza enpresak kontratatutako arkitektoak omenaldi berezi bat egin nahi izana Berlingo eraikinari. Eta hori are gehiago gustatzen zaigu. The balderen 79. zenbakian kontatzen dugu tristurari egunon esaten dion eraikinaren istorioa.