alki: mundu osoko ipuerdientzat
irudia
  • 1
  • 2
1981. urtean, industriak krisi larria bizi zuen garaietan, Lapurdiko Itsasun, Alki kooperatiba sortu zuten. 35 urte beranduago, teknologia eta eskulangintza uztartuaz, baina haserako izpiritu berarekin jarraitzen du Alkik. Bertan ekoizten diren altzariak, batetik, tradizioa eta modernitatearen arteko elkarbizitza posiblea dela erakusten dute. Bestetik, Itsasu bezalako herri txiki batean eginiko aulkiek Holanda, Belgika, Kuwait, Errusia, Japonia, Norbegia, Alemania, Suiza,... eta abarreko hotel, jatetxe, museo, eliza, bulego edo etxe partikularretan ipurdia modu elegante eta eroso batean paratzeko aukera eskaintzen dutela