hurrengoa
zeharka begiratzen nuen    Zeharka begiratzen nuen, berak aurrerantz begiratzen zuen bitartean, betiko moduan. Ez ginen begietara maitatzen diren maitale horietakoak, zehiarrez maitatzen ginen. Osorik irentsiak izango ginenaren beldur.

Zeharka begiratzen nuen, nire eskuak lehergailura hurbiltzen ziren bitartean. Bera ez zen jabetu. Aurrera begira jarraitzen zuen, egiteko zuen guztiari so. Nik ez nuen hark begiratzen zuen tokira begiratzen, nik atzera begiratzen nuen, noizbait biok konpartitu genuen lekura.

Zeharka begiratzen nuen, nire behatzak botoia laztantzen zuten bitartean, dena bukatuko nuela amets egiten. Begingoz, guztiarekin amaituko nuela. Berarekin, nirekin eta infinitoan galduko diren euri partikula horiekin, min eta maiatsunezko atmosfera lodiarekin.

Non dago adorea?.
Botoia laztantzen nuen, zeharka begiratzen nuen bitartean.