potrotratoa
irudia
  • 1
  • 2
Argazki modu berezietan ateratzeko modak aspaldi eraso gintuen. Bizi dugun selfie gizartean egunero asmatzen du norbaitek gero biral bihurtzen den argazkiak ateratzeko modu xelebreren bat. Gure aukera potrotratuak dira. Lurraren kontra datorren asteroide iletsuaren erasoa aukeratzen dugu. Lars Von Trier-en Melancholiako protagonisten moduan, kometa desenfokatuen zain gaude.

Zauden tokian zaudela, galtzak jaitsi, hankak tinko ireki, gorputz emborra makurtu, mondejua alde batera ezkutatu eta egin klik.