eguneroko paisaiak
irudia
Hormak, harresiak, gure egunerokotasunaren parte dira. Banatu, zedarritu, eutsi, oztopatu...egiten dute. Igo, jaitsi edo inguratu egin behar izaten ditugu eta, ia-ia oharkabean, egunero hartu emana dugu eraikuntza horiekin. Hormek diote proiektuak harreman horri begiratzeko modu berri bat margotu nahi du eta, horretarako, ziurrenik, guztietan den eta arte-adierazpenik antzinakoena eta era berean kaletar eta garaikideena aukeratu da: horma-irudia. Hormek Diote egitasmoak, paretak bizikidetza-ikur bihurtu nahi ditu, gero eta harresi gehiago eraikitzen den garaiotan.