• 1
  • 2
hurrengoa
paperezk filmak    behatz pelikulak eta film txinatar debekatuak

Kontrakoa dirudien arren, film hauek ez dira masturbatzen zaren bitartean irudikatzen dituzun filmen inguruko hausnarketa, edo txinatar film porno ezkutuen bilduma. Biak ala biak, banaka edo elkarrekin, gai interesgarriak iruditzen zaizkigu, baina, kasu honetan, beste zerbaitetaz ari gara.
I. behatz-zinema

Oso denbora laburrean eta bide ezberdinetatik jasotako bi opariri esker (bata Argentinatik dator, bestea Uruguaitik) ikasi dugu zer den ¨cine de dedo¨. Hain zuzen ere, Hegoamerikako herrialde askotan flipbook-ei ematen zaien izena da behatz-zinema. Paperezko proiekzio hauetan, ederra da filma martxan jartzen duen ¨motorrari¨ ematen zaion garrantziaz jabetzea. Eta, ongi pentsatuz gero, badago zerbait sakonagoa ere. Argiez eta itzalez eginiko zineman ere, behatzek jartzen dituztelako martxan kamarak, argiak eta proiekzio-makinak.


II. film txinatarrak

Beijingo kale-merkatu batean deskubritu nituen paperezko filmak. Ez dira ¨behatz filmak¨. Zinema proiekzioek, berez, azpiegitura konplikatu samarra eskatzen dutenez, duela ez hainbestera arte, paperean argitaratzen zituzten filmak, zinema proiektoreak iristen ez ziren tokietara eramateko. Fotograma esanguratsuenak eta elkarrizketak azpititulu gisa idatzita dituzten liburuxka ederrak dira; nolabaiteko bideokluba ziren, bideoklubik ez zegoen herrialdean. Gainera, paperezko formatu honetan, erraz banatzen ziren film debekatuak, ezkutuan kontsumitzeko eta partekatzeko aukera
ematen baitzuten.