hurrengoa
javier riera: argi urratua    Asturiesen, Avilésen jaio eta Madrilen lan, irakatsi eta bizi da Javier Riera artista. Pintura zen bere jarduera nagusia. duela zortzi urte paisaian argiarekin zuzenean interbentzioak egiten hasi zen arte. Bere lana deskubritu genuenetik, gauetan, natur paisaia irekiak modu ezberdinean ikusten dugu. Zein momentutan eta zeri erantzunez pasatu zinen pinturatik, naturan zuzenean proiektoreekin eta argiarekin lan egitera?

Nire pintura ulertzeko modua beti egon da naturarekin lotura arrazoi ezberdinengatik. Batetik, haurtzaroan nire etxean ikusten nituen koadroak Jose Salís, nire birraiton euskaldun eta pintore izugarriaren marina eta paisaiak ziren. Gainera, norberak haurtzaroan esperimentatzen duen paisaia erabakigarria da, eta esperimentatu diot zeren eta haur baten eta paisaiaren arteko harremanean begirada baino gehiago dago.

Asturiasen, ni bizi nintzen tokian, paisaia espazio fisikoa izateaz gain, bere aldaketa sakonetan fenomeno meteorologiko jarraia eta amaitezina da. Nire kasuan esango nuke, azken urteetan nire pintura irudi bihurtzen joan zela, objektua eta adierazgarri piktoriko tradizionalen inguruan eta emozioen espresioan interesa galtzen joan zen errealitatearen pertzepzio aproposago baten alde.

Pinturarekin alderatuta, argazkilaritzak transparentziaren kualitatea dauka, transmisio medioaren lodiera mehetzen da. Jakina, argazkilariaren begiradak enkoadrea eta paisaian argia aukeratzen ditu baina pintore baten begiradak, horri bere uneko gogoa eta bere sikologia erakusten duen pintzelada eransten dio, keinu bat, materia kantitate handiagoa edo txikiagoa, armonia kromatikoaren aukera, freskotasuna edo eta insistentzia piktorikoa, errealismo graduak eta argazki kamara batekin abordatu ezin daitezkeen elementu adierazgarri ugari, Land Art-ak, haseratik argazkilaritzaren menpekotasuna du, eta nahi gabe bada ere, argazki ̈genero ̈ baten sortzaile da, nik nire lanak kokatuta ikusten ditudan eremua hain zuzen ere, interbentzioen erregistroa izan nahi dutenak, baina baita ere argazki bat bere baitan. Argazkian ateratzen dudana gertatu da, hau nire irudiei oinarrizko zentzua ematen diena.

Paisaia eta arboletan zure proiekzioak ikusi nituen lehen aldian Bioy Casaresen ̈La Invención de Morel ̈ etorri zitzaidan burura. Zure obran, artifizioak -proiektorea-, obra beraren parte da eta proiekzio prozesua -teknologia, gizakiaren eskua- natura horren parte bihurtzen da, naturaren erregistro soiletik haratago... igual oker nabil baina ̈land art ̈ gisa deskribitzen dugun horretatik haratago bilaketa bat dagoela dirudi...

Bitxia da liburu hori aipatzea ze nire Arte Ederretako ikasle garaietan lagunartean interes handiz irakurri genuen. Artista askoren obretan berebiziko garrantzia du natura eta artifizioaren arteko harreman horrek. Mundua ez da esistitzen guretzat bere errepresentazio eta interpretaziorik gabe eta era berean perzibitzen dugun gauza ororen gainean eduki psikikoa proiektatzen dugu.

Beti harritzen nau zein puntura arte uste duen jendeak argazkilaritzak, fotografiak, errealitatearen irudi erreala dela. Hainbeste eragin nauten Land Art obren argazkiak ikusten ditudanean beti pentsatzen dut nik fisikoki inoiz ikusi ez ditudan obraen irudiak direla, AENtako basamortu urrunetan daudenak, iristeko zailak diren lekuetan daudela, baina bat batean, arte historiaren liburuetan azaltzen dira eta batek ikusten dituenean obraren mamia ulertzen duela sentitzen du. Errealitatean, argazkiak, obraren berri ematen digu, baina batez ere, obra, ikuslearen garunean gertatzen da.

Irudi geometrikoak proiektatzen dituzu nagusiki...

Geometria eta paisaiaren arteko erlazioa oso modu zabalean jorratu da XX. Mendearen hasieratik arkitektura eta eskulturan. Bi kasuetan, medio horietan ematen den geometria osatzen duen materialak izaera fisikoa du. Nire lanean garrantzitsua da geometria hori marrazten duen materia argia bezain material ukiezina izatea.
Harreman horretan ematen den kualitate fisiko sutilaz inbestigatzea interesatzen zait. Erresonantzia gisa definituko nuke, kontzeptu horrek definitzen duelako hobekien paisaiaren irregulartasuna eta geometriaren prezisioa bezalako hizkuntza bisual hain ezberdinak elkartzean lortzen saiatzen naizen efektua. Paisaian gertatzen den oro matematika, fisika eta geometriarekin deskribitu eta definitu daiteke. Gauza bera gertatzen da neurtu daitekeen energia ikusiezinarekin. Uste dut geometriaren bitartez ikusgarri egin daitekeen materiaren energia diseinu bat esistitzen dela. Horregatik, paisaia eta geometriaren arteko harreman horrek, errealitateak ezkutatzen digun armonia baten isla eskaintzen digu.

Akzioa bere baitan bilatzen duzu (paisaian egindako proiekzio iragankorra) edo eta proiekzioa irudi fotografikoa lortzeko modu bat besterik ez da?

Argazkilaritzaren aukera nagusietako bat gertakizun bat erregistratzea da, eta niretzat berebizikoa da nire argazkietan ikusten den hori gertatu dela, leku eta denbora bat izan duela erakustea. Nire ustez, Land Art-ak, nahigabe, genero fotografiko berri bat sortzen du: interbentzioa jasan duen paisaiarena, nire argazkiak gertakizun baten erregistroa izaten saiatzen dira, baina baita ere, beren baitan izaera propioa duten argazkiak. Interbentzioak zuzenean ikusten direnean, argazkiek erakusten dutena baino askoz espektakularragoak dira, beraz, sentsazio oinarrizko batzuk sakrifikatzen dira argazkian. Argazkia begi eta garun eskalarako egina dago, interbentzioa gorputz osorako.