hurrengoa
yankee zuriek ion olano   Yankee zuriek
hil zuten ene aita gaixoa.
Yankee legezkoek.
Hatsa ebaki zioten, ebatsi,
yankee zuriek, yankee blondek.
Eta bitartean aberatsago, aberats,
yankee zuri blonden jabeak,
haiek ere zuri, legezko halaber.

Yankee zuriek
hil zuten ene aita gaixoa.
Soldadu zuri bakegileek.
Hatsa ebaki zioten, ebatsi.
Yankee zuriek, yankee blondek,
yankee legezkoek.
Ene aita gaixoa hil zuten
zigarreta putek.