laburrak
hurrengoa

BLACK LIGHTTATTOOS

Gorputz eraldaketaren mundua (tatuaiak,piercing-a, branding-a), gizakia bezain zaharra izanik, garaiari egokituz joaten den mundua da. Duela zortzi bat urte asmatu zen argi beltzarekin ikusten zen tinta, baina orain ari da apurka-apurka zabaltzen. Ezkutuko mezuren bat gorde edo diskotekako errege bakaletia bihurtu nahi izanez gero, badakizu...

hurrengoa

LUIS DURANEN LAN BERRIA

Oñatiko komikigile honek hain berezia eta berezkoa duen estiloan sakontzen jarraitu du. Zuri-beltzean eginiko nobela grafikoei poesia darie. Hala ere, zaleok ez dugu ahazten Luis Duran dela TMEOn gozatu ahal izan genuen Perry Mason detektibearen aita. Orain, eta Ultzegin argitaletxearen eskutik, Aljebra kaleratu du euskaraz. Eta guk komiki bat kaleratzen duten bakoitzean irribarre egiten badugu, pentsa euskaraz kaleratzearen balentriari zer nolako txalo zartak eskaintzen dizkiogun.

hurrengoa

ABANGOARDIAK

Poloniako 70.hamarkadan egin zen zinemagintza esperimentalaren ekoizpen zabala erakusten digu Bilboko Rekalde Aretoan antolatu duten erakusketa honek. Zinema entretenimendu soila baino gehiago zen garaian zinemagile poloniarrek eginiko ikerketa lan hauek maiatzaren amaierara arte izango dira ikusgai. Baduzue beraz bisita egiteko tarterik, “koniec” karteltxoa zintzilikatu aurretik.

hurrengoa

JEFF BRIDGES PAGE

Bridges familiako aktorerik ezagunena izateaz gain, arte jarduera anitzetan trebezia nabarmena erakutsi du Jeff-ek beti. Bere webgunea ikustea besterik ez dago. Egitura eta irudi aldetik gutxitan ikusi dugu hain webgune eder eta dibertigarririk. Oso webgune organikoa izateaz gain,nabigazioa ia jolas bihurtzen du aktore estatubatuarrak.

hurrengoa

ENTZUN.COM

2008. urteak berrikuntza nabarmenak ekarri dizkio Entzun! aldizkariari. Entzun.com webguneak izan duen arrakasta ikusita, aurrerantzean eguneroko ahaleginak sarean jarriko dituzte. Musikari eskainitako webgune nagusiaren berrikuntza eta hobekuntzak ordea ez du paperezkoa desagerraraziko. Orain, Entzun! urtekari gisa argitaratuko da, luxuzko formatuan.

hurrengoa

DE RERUM NATURA 2

Zaldi eroak Berria egunkarian kaleratzen dituen tiren bigarren bilduma honek berresten du, egungo kazetari eta analista onenak, egunkarietako komiki tirak egiten dituztenak direla. Aipagarria da gure bi kuttunen eguneroko tiratxoak Iruñan erdituak izatea. Kostata, baina azkenean Orozek badu konpetentzia.

hurrengoa

NEW YORK TIMES

Egoitza berria estreinatu du New York Times egunkariak. 8. ave eta 40-41 kaleen artean dago. 50 pisuko altuera (319 metro) du, eta Chrysler eraikinarekin batera, hiriko bigarren garaiena da. “Ikuskizun arkitekturaren” garaian, funtzionalitatea eta edertasuna uztartzea lortu dute Renzo Piano estudio italiarrak eta New Yorkeko FXOWLE arkitektoek.

hurrengoa

HASERREAREN BEGIRADA MONTEHERMOSON (URTARRILAk 25 - MAIATZAk 4)

Haserrearen begirada erakusketak proposatzen digu feminismoa azter dezagula bizi garen mundua ulertzeko funtsezko jakintza-iturri gisa, eta emakumeek, eta orobat artistek hain zuzen ere, XXI. mendearen hasiera honetan jasaten dituzten bereizkeria-egoerak adierazten dituzten ikusgaietan sakontzeko nahitaezko inguru gisa. Lida Abdul, Pilar AlbarracÌn, Alice Anderson, Txaro Arrazola, Dorothy Cross, Lara Favaretto, Coco Fusco, Chitra Ganesh, Caron Geary, Cristina Lucas, Tracey Moffatt, Yurie Nagashima, Itziar Okariz,

hurrengoa

ANIMAC 08 (OTSAILAK 25- MARTXOAK 2)

Aurtengo Animac edizioan, nazioartean eman diren animazio lanen bilduma eskaintzeaz gain, mundu honekin harreman tangentziala duten proposamen anitzekin gozatzeko aukera izango dugu: besteak beste, Cucinema di Genzano, Olaf Ladousse, Megunica, Judas Arrieta eta Chris Shepherd izango dira bertan.

hurrengoa

BRUNO9LI

Artista grafiko brasildar honen lanak interesa piztu digu azkenaldian. Bere lanak formatu eta espazio ezberdinetan egiten ditu. Berdin dio kaxa zahar bat izan edo Sao Pauloko edozein horma. Boscoren koadroetan gertatzen den moduan, amaigabeak dira Bruno9li-ren marrazkietan kontatzen diren istorioak.

hurrengoa

THE BALDE DURANGON

The balde-k, urtero lez, Durangoko azokan postua paratu eta Atxo Fun Fun klubean festa antolatu zuen makala DJ eta Dropezframes VJ-ekin. Aurtengo berrikuntza nagusia, festa aurreko afaria izan zen. Beti berandu ibiltzegatik ogitartekoak edo pintxoak izan ohi dira gure festa aurreko afariaren protagonistak. Aurten ordea, panda hartza izan da. Lasai, ez dugu jan... jatetxe txinatarraren izena besterik ez da.