ZERO7 KONTZERTUA THE BALDE
Gure musika adituak antolatutako kontzertua. Izen handiek soilik saltzen duten garaietan arriskuak hartzen dituenik ezin esan. Ausardia honexegatik soilik sekulako kontzertua izan zela esango genuke beti. Hala ere, kasu honetan behintzat gezurretan ez ibiltzea poztekoa da. Zero7 handiak direlako eta korrontearen kontra gisa honetako kontzertuak antolatzen dituztenek gure miresmena dutelako.
KEA ARTELEKUN
Bi gune banatzen dituen errezel estruktura batek su hartu eta bi iturriko sute bati ematen dio hasera...esaldi hau, urtarrilaren 5a arte Aitor Bengoetxea, Ion Arregi eta Martin Ferranen Kea izeneko instalazio-erakusketaren abiapuntua da. Keari jarraitu eta Artelekuraino eramango zaitu.
LOVE WILL ALWAYS BE
Disziplina ezberdinen nahasketaz hizkuntza pertsonal baten bila dabilen artista da Ainize Txopitea. Bilaketa horren emaitzak baino, bilaketa prozesuan sortutako obrak erakusten dizkigu Arteko Galerian (abenduaren 15era arte). Eremu misto horretan sortzen du bere poesia Ainize Txopiteak, hitz, marrazki eta argazkiekin eginiko collage ederretan.
FRING
Telekomunikazio munduko azken deskubrimendua. Hatos IP software bat, Skype ezagunaren modukoa, baina telefono mugikorretarako. Fring izena du eta datu sareak erabiltzen ditu, 3g edo wi-fi konexioak. Garatu duen enpresak debalde eskaintzen du sarean. Softwarea telefonoan kargatu eta berak bere kabuz konektatzeko modurik merkeena bilatzen du. Gero konektatu eta erabiltzaileak datu komunikazioa soilik ordaintzen du, ahots komunikazioa ordaindu beharrean. Info gehiago:
ARTO ARTIAN-ENTZUN! FESTA
Abedunaren 28an aukera duzu muturreko musika, esperimentala, intentsoa eta ausarta zuzenean entzuteko aukera Donostiako Dokan. Eta ez ahaztu Dj Amsia azkoitiarrak Arto Artian-en azken katalogoan azaltzen diren erreferentzien soinuak jaso, nahastu, desegin, zikindu eta birmoldatu egin dituela. Emaitza Arto Artian, berrirakurketa #2 diskoan entzun gai duzu. Lortu festan bertan edo Entzun! aldizkariaren bitartez.
ARTEA ESTOLDETAN
Erromatarrak izan ziren euren hirietako estoldak dekoratzen hasi ziren lehenak. Orduz geroztik, zibilizazio eta kultur ezberdinek ez diete inongo jaramonik egin hirietako ur eta zikinkeriak jaten dituzten ahoei. Eskerrak hori aldatzen hasi den. Kale artista kontzeptuak gutxitan izan du hainbeste zentzurik.
HEIRA PIADOSA
Manu Urangak bere azken proiektua aurkeztu du. Super 8 eta bideo kamaraz filmatutako ikus-entzunezko lan honek lau atal ezberdin ditu eta pelikulak irauten dituen ia 15 minutuetako eszena asko, aktoreek euren kaxa filmatu dituzte. Hera Piadosa izenburua du pelikulak eta ez zaitu epel utziko.
GRAPHIT SOUND
Zein da marrazki baten soinua? Tramankulu honek diskoetan marrazturiko grafito aztarnak irakurri eta euren doinuak entzuteko aukera ematen digu. Tramankulu hau majarada hutsa da. Eta majarada ederrak maite ditugu the balden. Marrazki ezberdinen katalogoa eta bakoitzaren doinuak ikus eta entzun ditzakezu ondorengo helbidean:
YOUTHOUGHTWEWOULDNTNOTICE.COM
“Ez ginela jabetuko uste zenuen”. Munduko diseinatzaile ezberdinek sekula entzun nahiko ez luketen esaldia da. Eta ez da harritzekoa. Webgune honetako arduradunek diseinu eta publizitate munduan ematen diren plagio, kopia eta ¨homenaiak¨ ehizatu eta publiko egiten dituztelako. Izen handiak erori dira honez gero...eta beste batzuk bidean dira.
PARA-SKI
Para-ski izeneko jarduera Suizan jaio zen 60. hamarkadan. Hasera batetan mendi erreskate taldeek erabiltzen zuten teknika zen hegazkin batetatik salto egin eta parapentea eta eskien bitartez mendian zauriturik zeuden mendizaleak erreskatatzeko asmoarekin asmatua. Egun kirol bihurtu da. Beraz, neguko eski estazioetako jendetzak uxatu nahi badituzu badakizu zer egin.
ARTIUM
Errep(I)ika-gaiak erakusketak, lehen begirada batean artista talde baten argazki erakusketa dirudi. Eta hori ere bada, baina, argazki hauen atzean, eta erakusketaren asmoaren atzean beste zerbait ere badago. Originala, kopia, errepikapena, teknologia, denbora...argazki baten osagai ezberdinen inguruko hausnarketa bat ere proposatzen du.
NONTZEBERRI
Abian daude Nontzeberri web guneak antolatutako Nontzeflash eta Nontzefilm. Animazio zein fikziozko film laburren lanik onenak Bilboko Zine Fantastikoaren Jaialdian (FANT 2008) pantailaratuko dituzte. Iaz 40 herritako 300 film baino gehiago jaso ziren. Kortoak bidaltzeko epea 2008ko otsailaren 21ean amaituko da.