hurrengoa
Ibn batutaren baitan bidaiatzen    Ibn Batuta bidailari eta idazle musulmana 1304. urtean Tangeren jaio eta 1368, 1369 edo 1377. urtean hil zen Marrokoko toki ezezagun batean. Utzi zituen idatzien artean, Rihla (Bidaia) liburua da aipagarriena. Bere bidaietan bizi eta ikasitakoak bildu zituen bertan eta egun, garai hartako bizitzaren berri izateko iturri ezinbestekoa da. Ibn Batuta 1325. urtean hasi zen bidaiatzen. Mecca-ra egin zuen lehen bidaia musulman orok bete behar duen hajj ospatzera. Baina ez zen lbn batutaren baitan bidaiatzen zuzenean itzuli. Ondorengo 29 urteetan 120.000 kilometro egin zituen ekialdean China, mendebaldean Al Andalus, hegoaldean Timbuctu eta iparraldean egungo Errusiako lautadak bisitatuz. Bere bidai liburuan utzitakoen artean Konstantinoplako Bizanzio kortean ikusitakoak, Baghdad-en bizitako izurrite beltzaren ondorioak, Indian bizitako pasadizoak, Anatolia edo eta Niger ibai hertzeko lurraldeen ingurukoak topa ditzazkegu.

(Argazki guztiak dubain dagoen ibn batuta gune komertzialera eginiko bisitan ateratakoak dira).