hurrengoa
negua dator bueltan    I  gari garaialde Argazkilariak ez du oroitzen noiz hasi ziren zehazki bere objektiboaren aurrean azaltzen. Negua zela oroitzen du, hori bai. Ziur. Neguan, hondartzan, sasi poeta gazte eta zakurra paseatzen duten jubilatu bakartiak soilik ibiltzen zirelako. Beste figura haiek azaltzen hasi ziren arte. Neopreno traje beltzak jantzita, uretara sartu eta korrokoien moduan orduak pasatzen zituzten, olatu aproposaren zain, argazkilariak botoia sakatzeko instant horren zain egoten den moduan. Berehala jabetu zen ordea ez zituela soilik uretan ikusten. Besapean ohola helduta, figura hauen migrazioei erreparatzen hasi eta gure hiri eta herrietako kaleetan, autobus eta tren geltokietan topo egiten zituela konturatu zen. Eta halako batean, bere argazkiak erakutsi zizkigun. Eta berehala jabetu ginen gure kostaldeko surflarien errealitatetik askoz gertuago daudela surfa egiten ez duen argazkilari honen argazkiak, aldizkarietan ikusten ditugunak baino. Negua dator bueltan...zain gaude.